Museoak lagundu egiten du CSICek bultzatutako metalezko kultur ondarearen kontserbazio eta zaharberritzeari buruzko ikerkuntzan
Oteiza Museoak parte hartzen du metalezko kultur ondarea teknika el
ektrokimiko bidez kontserbatzeko eta zaharberritzeko Cremel proiektuan Honen helburua teknika eta aplikazio berriak aurkitzea da, artelanetako metalen korrosioa
saihestera begira.
CSIC buru duen ikerkuntza proiektu honek metodologia espezifiko baten garapena planteatzen du,
metalez eginda dauden eta kontserbazio eta zaharberritze esku-hartzeak behar dituzten kultur ondareko elementuei diagnostikoa egiteko eta, ondoren, tratamendua emateko. Programaren helburua arazoari modu integral batez heltzea da, laborategiko azterketatik hasi eta metalezko Kultur Ondarearen kontserbazio-zaharberritze laneko aplikazio errealeraino iritsiz.
Teknika hauek, asko erabiltzen badira ere metalen korrosio eta babesa aztertzeko unean aplikazio industrialetara begira, ez daude hain zabalduta metalezko ondarearen kontserbazioari dagokionez; izan ere, horiek aplikatzeko egokitu egin behar dira bai metodologiak bai instrumentazioa, kultur balioa duten objektuen ezaugarri eta behar berezietara. Materialaren eta berau biltzen duen ingurunearen arteko kontaktua da metalezko Kultur Ondarea hondatzeko arrazoi nagusia.
Proiektuak, CISCen Ikerkuntza Metalurgikoen Zentro Nazionaleko (CENIM) Emilio Cano Díazen zuzendaritzapean, hiru urte hartuko ditu, 2012tik 2014 arte hain zuzen. Denbora tarte horretan zehar, arazoari modu integral batean heldu nahi zaio, laborategiko azterketatik aplikazio errealera iritsi arte.
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren kontura doa finantzaketa, 2008-2011ko I+G+B Plan Nazionalaren barnean –Funtsezko Ikerkuntza Proiektuen Azpiprograma, erref. HAR2011-22402-.
Museoaz beraz gain, azterketa honetan partaide izango dira Valentziako Generalitatearen Kultur Ondasunak Kontserbatzeko eta Zaharberritzeko Institutu Valentziarra (IVC+R), Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Espainiako Kultur Ondarearen Institutua (IPCE), eta Italiako CNR-ren Itsas Zientzien Institutua (ISMAR).