2016 / 12 / 5
“Oteizatik” lantegi pedagogikoa

 

  • Oteiza Museoko bilduma iraunkorraren esperientzia

Lantegi honek Oteiza Museoko bilduma du erdigune, eta artistaren obran diren arte-lengoaia desberdinen arteko erlazioa landu nahi du, lengoaia horien artean baitaude, esaterako, eskultura, poesia, marrazkia, gorputza edota kontakizuna. Lantegi bakoitza ariketa isolatu gisa gara daiteke, baina guztietan parte hartzeak aukera emango du artean transbertsalitatearen kontzeptua esperimentatzeko.

2016ko abenduaren 27tik 30era

  • Hilak 27:               Poesiatik marrazkira
  • Hilak 28:               Marrazkitik eskulturara
  • Hilak 29:               Eskulturatik gorputzera
  • Hilak 30:               Gorputzetik kontakizunera

 

Lekua: Oteiza Museoa. Ordutegia: 09:30etik 13:30 arte. Adinak: 5 eta 10 urte bitartean. Prezioa: 10 € lantegiko / 30 € lau lantegiak. Aurrez izena eman behar da, didactica@museooteiza.org helbidean edo 948332074 telefono-zenbakian. Kopuru mugatua, toki guztiak bete arte.