2017 / 03 / 2
Hau bada pipa bat. Oteiza Tabakaleran eta ICO Museoan


 

Oteiza Museoaren bildumako zenbait obra eta dokumentu Tabakaleran eta ICO Museoan egiten ari diren aldi baterako erakusketetan daude.

Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia erakusketak bizigarriak ditu gogoetagai, esaterako kafea, azukrea, kakaoa, tabakoa edota opioa, XV. mendeko ozeanoan zeharreko esplorazio-bidaietatik aurrera globalki piztu zen horien zirkulazioarekin batera, eta Oteiza Museoak aurkeztutako bi pieza ere badauzka. Horietako lehena, lehen obra, Zeinuzko biribileko zirkulazioa euskal paisaian / Orreaga da, 1959ko kutxa irekien aldaera bat. Bigarren elementua Oteizak 1937an Argentinan diseinatu eta patentatu zuen Pipa alderanztuaren ale bat da.

Oier Etxeberria komisario duen Tabakalerako erakusketa 2017ko ekainaren 11ra arte egongo da ikusgai.

+ Info

 

Aldi baterako lagatako bigarren elementua “Batlle Ordóñezi monumentua” arkitekturako proiektuaren maketaren irudi bat da. Proiektu hura Jorge Oteizak eta Roberto Puig arkitektoak diseinatu zuten, 1958-60 inguruan. Proiektua ez zen eraikitzera iritsi, baina erakutsi egiten digu artistak bere pentsamendu estetikoaren oinarrizko giltzak hirigintzara eta hirira eramateko zuen interesa, hirian espazioa antolatzeko eta estatuariaren eta arkitekturaren artean harreman berri bat bilatzeko eta aurkitzeko borondatearekin batera.

Oteiza Museoak proiektuaren irudi originala laga du, Pando argazkilariak egina alegia, komisarioa Iñaki Bergera izango duen Cámara y modelo. Fotografía de maquetas de arquitectura en España, 1925-1970 erakusketan ikusgai egon dadin. Erakusketa maiatzaren 14ra arte ikusi ahal izango da, Madrilgo ICO Museoan.

Info+