2018 / 02 / 12
Macla, mamua, bismuto, vicario

  • Karlos Martinez B. eta Javier Arbizuren interbentzioa Huarte Etxean
  • Caniche Argitaletxearen produkzioa, Oteiza Museoarekiko elkarlanean
  • 2018ko otsailak 17, larunbata – 11:00 – 19:00 h.
  • Turégano kalea, 1 – Madril

 

Macla, Mamua, Bismuto, Vicario Karlos Martinez B. eta Javier Arbizuk espezifikoki Madrilgo Huarte Etxerako egingo duten interbentzioaren titulua da. Horren xedea gorputzen eta arkitekturaren arteko mugak esploratzea da, giza eskalari eta objektuekin duen erlazioari buruzko gogoeta egitearekin batera.

 

Interbentzioa Jose Antonio Corrales eta Ramon Vazquez Molezun-ek 1966an proiektatu zuten eta gaur egun arkitektura modernoaren ikonoa den Huarte Etxe ospetsuan izango da, 2018ko otsailaren 17an zehar (11:00etatik 19:00ak arte).

Interbentzioan mugimendu modernoari buruzko aipamen askotarikoak agertuko dira, Breuer aulkietan inspiratutako modulu batzuk eta etxean erabiltzeko beste elementu batzuk esaterako, hala nola giltzak, beirak, silikona, prakak edo sandaliak, dagokien funtzionaltasuna lapurtu zaiela betiere.

Martinez B. eta Arbizuren obran, potentzial edo sorra egungo eta agerikoa bezain garrantzitsua da. Manipulazio eta konponketa bitartez zein alboratze sotilen bitartez eguneroko objektuak eraldatzean, halako lerratze bat gertatzen da objektu eta espazioen funtzionaltasunaren eta formaren artean. Horrela, artistek zalantzan jarri nahi dute gorputzen eta espazioaren arteko muga, gizatiarraren eta ez gizatiarraren eta, azken batean, figuraren eta hondoaren artekoa.

Interbentzioa Caniche Argitaletxearen produkzioa da, Oteiza Museoarekiko elkarlanean, eta artista biek datorren ekainean Oteiza Museoan aurkeztuko duten erakusketa-proiektuarekin dago lotuta. Ekaineko erakusketa-proiektua Hazitegia programaren emaitza da, programa hori, Uharte Arte Garaikideko Zentroarekiko lankidetzaren bitartez, Jorge Oteizaren obra eta pentsamendu estetikoaren inguruko arte-produkzioa sustatzera bideratu baita.