Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dela eta, Oteiza Museoak, Nafarroako Museoen Sistemarekiko elkarlanean, sarrera libreko eguna eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleen Hari Laukotearen emanaldia antolatuko ditu. Laukoteak V. Egearen obra baten estreinaldia eskainiko du.
Egun horretan zehar, bisitariek aukera izango dute Museoan doan sartzeko eta Oteiza 1908-2003. Bilduma erakusketa, Forma laborategia. José María de Labra aldi baterako erakusketa eta artistaren lantegi-etxea ikusteko.
Bere aldetik, Iruñeko Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleen hari laukoteak kontzertua eskainiko du Oteiza Museoaren areto nagusian, 13:00etan. Horretan, V. Egearen 1 zk.ko kuartetoaren estreinaldia izango da, eta Franz Schubert-en “Heriotza eta dontzeila” kuartetoa ere joko dute.
Nafarroako museoek antolatutako ekitaldi bereziei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen