Oteiza Museoa

Oteiza Museoa espazio monografiko bat da, eskultore eta artista integral estimatu eta aintzatetsi haren bilduma pertsonala jasotzen duena. Oteizaren (Orio, 1908 – Donostia, 2003) bilduma horrek 1.690 eskultura eta Klarion Laborategian sartutako lan esperimentaleko 2.000 pieza ditu, marrazki eta collage sorta zabal batekin batera. Museoa Altzuza herrian dago, Nafarroan, landa inguru batean, Iruñetik 9 kilometrora, eta erakusgai du artistaren obraren aukera adierazgarri bat, hau da, bere Propósito Experimental lanaz 1957ko Sao Pauloko Bienaleko Sari Nagusia eskuraturik nazioarteko panoraman agertu eta XX. mendeko eskulturaren sortzaile handienetakoa izandako haren lanen aukera adierazgarri bat.
Oteiza Museoa Francisco Javier Sáenz de Oiza arkitektoaren obra bat da; honek hormigoi gorrixkaz eginiko kubo handi bat proiektatu du, espazio oteitzarraren metafora baten antzera, Jorge Oteizak 1975az geroztik izan zuen etxebizitza ere bertan bilduz.

Taldeak Onartzea

Museora 20 pertsonatik gorako talderik etorri behar izanez gero, aurrez jakinarazi behar da, (+34)948332074 telefono-zenbakian, baimendua izan dadin. 9:00etatik 15:00ak arte.

Ikustaldi Gidatuak

Ordutegia

zoom

  • Neguko ordutegia (irailaren 16tik ekainaren 14ra)

Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 15:00era.

Larunbatetan: 11:00etatik 19:00ra.

Igandeetan eta jaiegunetan: 11:00etatik 15:00era.

Astelehenetan: itxita.

Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean Museoa itxita egongo da, eta baita abenduaren 24 eta 31n ere 13:00etatik aurrera.

  • Udako ordutegia (ekainaren 15tik irailaren 15ra).

Asteartetik larunbatera: 11:00etatik 19:00ra.

Igandeetan eta jaiegunetan: 11:00etatik 15:00era

Astelehenetan: itxita.

(Txarteldegia Museoa baino ordu erdi lehenago ixten da)

Tarifak

  • Orokorra: 4 €
  • Ikasleak: 2 €
  • Erretiratuak eta 65 urtetik gorakoak: 2 €
  • 12 urtez azpikoak lagunduta:Dohainik
  • Ostiralero sarrera dohainik

Kokapen Mapa

Koordenadak: 42.837969º N / 1.565444ºW

zoom