Oteiza Museoaren Didaktika Zerbitzuak ikustaldi gidatuen programa jarri du abian 2012-2013 Eskola Kanpainaberrirako. Programako jarduerak Haur Hezkuntzako, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei daude zuzenduta. Ikustaldi horien arreta-gune nagusia Jorge Oteizaren eskultura-lana da, hezkuntza-maila bakoitzera egokitutako eduki batez.

Ikustaldiak 2012ko urritik 2013ko maiatzera bitartean izango dira. Gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez edo frantsesez eska daitezke. Interesa duten ikastetxeek posta elektroniko honetara jo behar dute: recepcion@museooteiza.org

Toki kopurua mugatua denez, eskaeren hurrenkera jarraituko da.