Oteiza Museoa
Oteiza Museoa espazio monografiko bat da, eskultore eta artista integral estimatu eta aintzatetsi haren bilduma pertsonala jasotzen duena. Oteizaren (Orio, 1908 – Donostia, 2003) bilduma horrek 1.690 eskultura eta Klarion Laborategian sartutako lan esperimentaleko 2.000 pieza ditu, marrazki eta collage sorta zabal batekin batera. Museoa Altzuza herrian dago, Nafarroan, landa inguru batean, Iruñetik 9 kilometrora, eta erakusgai du artistaren obraren aukera adierazgarri bat, hau da, bere Propósito Experimental lanaz 1957ko Sao Pauloko Bienaleko Sari Nagusia eskuraturik nazioarteko panoraman agertu eta XX. mendeko eskulturaren sortzaile handienetakoa izandako haren lanen aukera adierazgarri bat. Oteiza Museoa Francisco Javier Sáenz de Oiza arkitektoaren obra bat da; honek hormigoi gorrixkaz eginiko kubo handi bat proiektatu du, espazio oteitzarraren metafora baten antzera, Jorge Oteizak 1975az geroztik izan zuen etxebizitza ere bertan bilduz.
Taldeak Onartzea
Museora 20 pertsonatik gorako talderik etorri behar izanez gero, aurrez jakinarazi behar da, (+34)948332074 telefono-zenbakian, baimendua izan dadin. 9:00etatik 15:00ak arte.





