2008 / 03 / 3
Jorge Oteizaren Poesia osoaren edizio kritikoa

poesia.jpgArgitaratzailea: Jorge Oteiza Museo Fundazioa

Laguntzailea: CAN Fundazioa

Argitalpena Gabriel Insaustiren eskutik.

Testuak: Niall Bins, Felix Maraña, Jon Kortazar, Jose Angel Ascunce eta Gabriel Insausti.

Jose Luis Padrón eta Pello Zabaleta Kortaberriak euskaratua

Lehenengo argitalpena 2006ko ekainean

828 orrialde.

42 euro.

Jorge Oteizaren poesia osoaren edizio kritikoaren argitalpena Jorge Oteiza Museo Fundazioak Oteizaren obra idatzia eta pentsamendua berrikusteko hasitako proiektuaren lehenengo kapitulua baino ez da. Argitalpen honek Oteizak beste hainbat izenburupean argitaratutako poemak biltzen ditu, hala nola Existe Dios al noroeste (1990. urtean argitaratua eta 5 edizio dituena), Itziar elegía y otros poemas (1992. urtean, 2 edizio), eta zenbait aldizkari eta argitalpenetan argitaratutako bertso batzuk. Liburuak, atal kritikoarekin batera, Oteizaren poesiaren euskarazko lehenengo itzulpena, jatorrizko testuari zehatz-mehatz egindako oharrak eta bost idazlek egindako beste hainbeste sarrera azterketak eskaintzen ditu.

Liburu honek zorrotz errespetatzen ditu Oteizaren testuen konposizio bisual eta espaziala. Hori dela eta, poemen jatorrizko tipografia eta konposizioa erreproduzitu dira, argitaratu ziren bezalaxe emanda, Oteizak berak gainbegiratuta. Hala eta guztiz ere, itzulitako testua (jatorrizko testuaren aurrez aurreko orrietan jarria) zutabe bakar batean utzi da, idazleak jatorrizko lanean erabilitako konposizio espazialetik kanpoko inolako irizpiderik ez sartzeko. Horretaz gain, liburuak testuari egindako ohar atal bat du, kultur, geografia eta autobiografiaren arloko erreferentziak emateko. Horren helburua da jatorrizko lana ulertu eta testuinguruan sartzeko ahalik eta baliabide gehien ematea, era horretan irakurketa eta interpretazioa erraztuta.

Liburu honen ekarpen nagusienak Oteizaren poesia euskaratu izana, eta sarrera azterketak egin izana lirateke. Azterketa horien helburua da autorearen obraren alderdi poetikoari espezifikoki dedikatutako erreferentziak osatu, poesia honen harrera kritikoaren lan ildo nagusiak zehaztu, lehenengo adostasunak eta desadostasunak sustatu eta materiaren inguruko eztabaida irekitzea.