2010 / 05 / 26
Forma, zeinua eta errealitatea. Espainiar eskultura 1900-1935

3796_esc.jpg Egileak: Carmen Fernández Aparicio, Adelina Moya eta Josefina Alix. Editorea: Jorge Oteiza Fundazio Museoa Kutxarekin elkarlanean Lehenengo argitalpena: 2010eko maiatza. 28 euro 412 orrialde. Hiru hizkuntzatan prestatutako edizioa. Izen bereko proiektuaren ondorioz argitaratutako lana da. Eskulturak XX. mendearen lehen hamarkadetan zehar izan zuen eraldaketa iraultzailea eta hogeita hamarreko lehen urteetan Oteizaren eskultura agertzea dira «Forma, zeinua eta errealitatea. Espainiar eskultura 1900-1935» erakusketaren analisi eta irudikapenaren gaia.Proiektu honek berrikusi egiten du eskulturak mende hasieratik Jorge Oteiza Hispanoamerikara joan arte izan zuen garapena, eta tradizio figuratiboa erabat gainditzeko eraldaketa epe honetako une garrantzitsuenak aztertzen ditu. Argitalpenean, monografia eran, Carmen Fernándezek egin azterlana eta Adelina Moya eta Josefina Alixen bi testu jasotzen ditu, Oteiza Museoko Dokumentazio Zentrotik ateratako eskuizkribu argitaragabeen eranskin dokumental zabal batekin batera.