2011 / 07 / 2
Juan Navarro Baldeweg. Pisuduna edo arina

Argitalpen honek Navarro Baldeweg-en proiektua jasotzen du, grafikoki, eta baita Escola d’Arquitectura de Reus-Universidad Rovira y Virgili-ko irakasle Gillermo Zuaznabarren analisi testu bat ere.

Praktika arkitektonikoaren eta arte sorkuntzaren arteko harremanak, Juan Navarro Baldeweg-ek egin obran, muga gutxiko eremu bat landu du, autore honen sortze bidean zehar. Esperimentalak eragiten dion kezka horrek, arkitektonikoaren mugetatik haratago baitoa, Mahaia (1973-2006) proiektuan aurkitu du bere adierazlerik onenetako bat. Proiektu honetan eszenatoki handi bat dugu, eta honen gainean pieza multzo bat; orekak, pisuak eta egitura-tentsioak proposamen artistiko berezi bat itxuratzen dute, eta horixe dugu orain, oso-osorik, Oteiza Museoan ikusgai, Topaketak programaren barnean.