2016 / 06 / 6
“Oteiza y lo arquitectónico” argitalpena

 

  • Emma López Bahut-ek esperimentazio artistikoaren eta arkitekturaren arteko harremana aztertzen du Oteizaren obran

 

Argitalpena: Jorge Oteiza y lo arquitectónico. De la estatua-masa al espacio urbano (1948-60)

Egilea: Emma López Bahut.

Hitzaurrea: Miguel Ángel Alonso del Val.

Editorea: Jorge Oteiza Fundazio Museoa eta Universidade da Coruña, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren (COAVN) Nafarroako Ordezkaritzarekiko eta Eguesibarko Udalarekiko lankidetzan.

356 or. Prezioa: 50 euro.

 

Hiriaren eraikuntzarekiko kezka eta esperimentazio artistikoaren eta arkitekturaren arteko harremana konstante bat dira Oteizaren pentsamendu estetikoan. Jorge Oteiza y lo arquitectónico. De la estatua-masa al espacio urbano (1948-60) argitalpenak sakondu egiten du eskultoreak diziplina horrekin dituen loturetan, hark parte hartu zuen proiektuak eta epe horretan zehar garatu zituen idazki teorikoak analizatuz horretarako. Emma López Bahut-ek idatzitako monografiaren edizioak Oteizak berrogeita hamarreko urteetan garatutako prozesu artistikoan zeharreko ibilbidea proposatzen du, espazialetik konektaturik eskala posible guztiak: eskultura, arkitektura, hiria eta paisaia.

Oteiza y lo arquitectónico

Argitalpena Oteiza Museoak eta Universidade da Coruñak editatu dute, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren (COAVN) Nafarroako Ordezkaritzarekiko eta Eguesibarko Udalarekiko lankidetzan, eta Oteizak epe horretan zehar garatu zituen kezka espazial eta arkitektonikoen inguruan orain arte egindako analisirik osoena eskaintzen digu.

Hiriari buruz Oteizak egin gogoetaren abiapuntua funtsezkoa da argitalpenaren garapenean, “altzari metafisiko” gisako eskulturatik hiri espazio gisa ulertutako hiriraino heltzen baita. Espazioen sorkuntzaren ikuspegitik, Jorge Oteizaren eskulturak eta espazialetik sortutako hiriak asmoak partekatzen dituzte, eta xede bera dute. Eskultura, arkitektura eta hiria biltzen dituen begirada berri honen bidez, egileak artistaren ideiak berreskuratu nahi ditu, haren laneko prozedura eta esperimentazioa, Oteizaren eta une hartako arkitekturaren arteko eragina eta ideia mailako bat etortzea agerian uztearekin batera.

oteiza montevideo

Miguel Ángel Alonso del Val arkitekto eta Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako zuzendariak hitzaurrea egin dion monografia honek biltzen duen ikerlanaren esparrua Oteizak garatu zuen prozesu esperimentalean biltzen da nagusiki, Amerikako egonaldiaren ondotik 1948an Bilbora itzuli eta 1960an bere eskulturako ikerkuntza abandonatu artekoan alegia. Egilearen proposamena da Oteizak arkitektonikoarekin zuen harremanaren eta hiriari buruz zuen pentsamenduaren aurkikuntzaren irakurketa transbertsala egitea, ikuspegi kanoniko historiografiko baten mugak saihesturik, Oteizaren eta arkitekturaren arteko ideia-aldaketa eragin zuten prozesuak eta loturak azpimarratzearren.

Epe horretan zehar Oteizaren partaidetza ez zen eskultorikotiko begirale huts batena izan, baizik eta sortzaile aktibo batena. Ildo horretatik, argitalpenak ongi erakusten du Oteizaren ideien garapena arkitektonikoari dagoela loturik, arkitektonikotzat ulerturik ez bakarrik eraikia, baizik eta arkitekturaren ideiagintzaren munduarekin zerikusia duen guztia. Aldi berean, Oteizaren eta pentsamendu arkitektonikoaren munduaren arteko harremanak eta eraginak ezartzen dira, eskultorearen erreferentzia-mundua osatu zuten iturriak zehaztuta. Eta horren paraleloan, Oteizaren prozesu eskultorikoaren bilakaera aztertzen du argitalpenak, arkitekturaren praxiari eta Oteizaren pentsamendu espazialari lotutako kontuei dagokienez, Oteizak erabili eta kontsultatu zituen arkitekturako liburuak, aldizkari espezializatuak eta argazkiak analizatuz horretarako, eraikinetara egin zituen bisitekin batera. Liburuak Oteizaren pentsamendu estetikoaren eta praxi artistikoaren esparru horiek ikertzen ditu, Oteiza Museoan gordetako artistaren artxibo pertsonaletik abiaturik zuzenean.

Emma López Bahut (Burgos, 1974) arkitekturan doktorea da Universidade da Coruña-ko Goi Mailako Arkitektura Eskolan, eta Arkitektura Proiektuetako irakasle ari da bertan 2009ko urteaz geroztik. 2004an Arkitekturako Diseinuko MDA master titulua lortu zuen Nafarroako Unibertsitatean, eta 2002an arkitekto titulua Madrilgo Goi Mailako Arkitektura Eskola Teknikoan. Jorge Oteiza Fundazio Museoaren ikerkuntza bekak eskuratu zituen 2005etik 2007ra bitartean, eta Atzerri Ministerioaren MAE-AECID beka 2008an; horiei esker garatu ahal izan du liburu honetan jasotzen den ikerlana. Oteiza Museoak editatutako Eskulturatik hirira. Montevideon José Batlleri eskainitako Monumentua. Oteiza eta Puig, 1958-60 lana (2007) argitaratu du, eta Francisco Calvo Serraller-ekiko elkarlanean aritu da Oteiza Ejercicios espirituales en un túnel (2011) lanean.