“Macla, mamua, bismuto, vicario” erakusketa berria

 

  • Oteiza Museoak Karlos Martínez B. eta Javier Arbizu artisten “Macla, mamua, bismuto, vicario” erakusketa proiektua aurkezten du
  • Oteiza Museorako berariaz egindako interbentzio hau “Hazitegia” programako lehena da

 

Erakusketa eta argitalpena: Macla, mamua, bismuto, vicario.
Artistak: Karlos Martínez B., Javier Arbizu.
Oteiza Museoaren produkzioa, Huarte Arte Garaikideko Zentroaren partaidetza. Lankideak: “la Caixa” Fundazioa, Nafarroako Kutxa Fundazioa, Eguesibarko Udala eta Caniche Argitaletxea.
Oteiza Museoa. 2018ko uztailak 27 – azaroak 30.

Oteiza Museoak “Macla, mamua, bismuto, vicario” erakusketa proiektua aurkezten du. Oteizaren obrari buruzko erakusketa interbentzio hau Karlos Martínez B. eta Javier Arbizu artistek berariaz ondu dute Altzuzako zentrorako eta Hazitegia programako lehen interbentzioa izango da.

Oteiza Museoak eta Huarte Arte Garaikideko Zentroak sustaturiko programa horren lehenengo interbentzioa da eta bi zentro horien produkzio eta erakusketa inguruneak elkartzeko borondateak bideratu du, sorkuntza garaikidetik abiaturik Jorge Oteizaren obrari buruzko gogoeta-agertoki berriak sorraraztearren.

Bi artista horiek iaz Huarte Zentroan egindako ikerketa eta produkzio egonaldiarekin abiatu zen proiektua. Egonaldiak proiektu bat zehazteko aukera eman zien autoreei eta Corrales eta Molezún-ek 1966an eraiki zuten Madrilgo Huarte Etxe ospetsu horretan egindako interbentzioan mamitu zen, zeina jardunaldi bakarrekoa izan zen 2018ko otsailaren 17an, Caniche Argitaletxearen ekoizpena zela bide.

Macla, mamua, bismuto, vicario proiektuak orain Oteiza Museoak, 2018ko uztailaren 27tik azaroaren 30era, bere baitan hartzen duen erakusketa interbentzioarekin jarraitzen du, ondokoa hauek lankide dituela: “la Caixa” Fundazioa eta Nafarroako Kutxa Fundazioa, InnovaCultura programaren barnean, eta Eguesibarko Udala.

Proiektu honen abiaburua “makla”ren ideia da, Oteizak hala izendaturiko obra sailarekin loturikoa; obra horiek bi bolumen edo gehiagoren fusioak sorturik daude eta beren atalen arteko harremanek aktibatu dituzte. Une honetatik aurrera, interbentzioak eskultura alderdia eta objektu alderdia elkartzeko era berezia proposatzen du, material eta objektuen ezaugarri propioak nahasten dituzten interbentzio sotilen bidez, zeinek esanahi errepertorio berria sortzen duten eta, era askean, ondoko hauekin lotzen dutenak: Museoaren espazioa, Oteizaren obraren eraikitze moldeak eta eskultorikoa etengabeko eraldatze prozesutzat hartzea.

Bismutoaren presentzia, forma geometrikoetan kristaltzen den minerala, proposamenaren ildoetako bat da, gorputz josiaren ideiaz lan egiten duena, baita doblearen kontuaz ere, “etengabe bete gabea den” eskultura baten mamitzat harturik, Jorge Oteizak definitu zuen bezalaxe.

Proiektua ez dago obra batzuen erakusketa soil baten gisa pentsatua, piezek (hamazazpi guztira) interbentzio bat eta bera osatzen baitute, zeina Oteiza Museoko espazio desberdinetan erakusten den, eraikuntzaren kanpoaldea ere horietako bat dela. Pieza horietako bakoitza espazio beraren elementu aktibatzaile gisa pentsaturik dago, baita eskultorikoaren katalizatzaile gisa ere, material eta prozesu eratzaile garaikideak oinarri harturik.

Interbentzioa argitalpen homonimo batekin osatzen da, bi interbentzioetan zeharreko ikus-ibilbide osoa barne hartzen duena, eta Rosa Lleó, Plataforma Green Parrot-eko komisario eta zuzendariaren testu bat du osagarri.

 

Jarduera pedagogikoak

 

Karlos Martinez B. eta Javier Arbizu artistekiko topaketa eta erakusketarako bisita.

2018ko irailaren 15ean, larunbata, 12:00etan.

Doakoa, aurrez Museoko sarrera aurkeztuta.

 

Bilduma iraunkorraren eta Karlos Martinez B. eta Javier Arbizuren obraren arteko solasa. Erakusketarako bisita, Oteiza Museoko Didaktika arduradun Aitziber Urtasunekin.

2018ko abuztuaren 12an, igandea, 12:00etan.

Doakoa, aurrez Museoko sarrera aurkeztuta.

 

▪  Irakasleak prestatzeko ikustaldia

Erakusketan zeharreko ibilbide gidatua, egungo sorkuntza praktiketan epistemologia berriek duten presentziaren inguruko gogoetarako eszenatokitzat, Oteiza Museoko Didaktika arduradun Aitziber Urtasunekin.

2018ko irailaren 26an, 17:30etik 19:30 arte. Toki kopuru mugatua. Aurrez izena eman behar da didactica@museooteiza.org helbidean (saioa gaztelaniaz izango da, eta nahi duenari euskarazko laneko dokumentazioa ere emango zaio).

 

▪  Objektua eta memoria

Udako lantegi pedagogikoak

Udako lantegi pedagogikoetako partaideek erakusketan diren proiektu artistikoen inguruan egingo dute lan, eraikitzeko modu berriak planteatuta objektu eta memoria kontzeptuetatik.

2018ko abuztuaren 20tik 24ra, 09:30etik 13:30 arte.

6 eta 11 urte bitartekoentzat. Prezioa: 30 € 4 jardunaldietarako. Toki kopuru mugatua. Aurrez izena eman behar da didactica@museooteiza.org helbidean. Gaztelaniaz eta euskaraz.

 

Objektua memoriaren eraikuntzatzat

Lantegia familian

Lantegi honek proposatzen du eguneroko objektuen eraldaketatik gogoeta egitea, haurrek emakume artistei buruz jasotzen duten irudiaren inguruan. Familian forma emango diogu gaiari buruzko geure ikuspegiari, sorkuntza ludikoa baliatuta.

2018ko urriaren 14an, igandea. 11:30etik 13:30 arte. 6 eta 11 urte bitartekoentzat. Prezioa: 6 € heldua + haurra. Toki kopuru mugatua. Aurrez izena eman behar da didactica@museooteiza.org helbidean.