Eguberrietako lantegi pedagogikoak

Eguberrietako lantegi pedagogikoak “Macla, mamua, bismuto, vicario” aldi baterako erakusketaren inguruan

 Lantegi pedagogikoetako partaideek “makla” kontzeptuaren inguruan egingo dute lan, eskulturak beste lengoaia artistiko batzuekin, esaterako marrazki, poesia eta musikarekin,  bat egiteko elementutzat hartuta.

6 eta 11 urte bitartekoentzat. Prezioa: 20 € aste bakoitzeko 3 jardunaldietarako. Aurrez izena eman behar da didactica@museooteiza.org helbidean.

 

  • Eskulturek historia bana dute barnean.

2018ko abenduaren 26, 27 eta 28an.

10:00etatik 13:00ak arte.

Museoko Bilduma osatzen duten eskulturak historia propioa duen familia baten parte dira. Lantegi honetan harreman berriak ezarriko dira Karlos Martinez B.k eta Javier Arbizuk egin obren eta Jorge Oteizarenen artean, historia berriak eta kontakizun aukera anitz sortzearren.

 

  • Nolako hotsa du museo batek?

2019ko urtarrilaren 2, 3 eta 4an.

10:00etatik 13:00ak arte.

Museoaren arkitektura eta paisaia itxuratzen duten espazioak laneko tresna izango dira, museoa musika eta musika kantu bihurtzeko, soinuzko alderdiaren eta alderdi plastikoaren arteko topaketarako modu gisa.