Hazitegia programa

 

 

Oteiza Museoak eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroak arte-produkziorako Hazitegia programa jarri dute abian, Jorge Oteizaren obraren eta pentsamendu estetikoaren inguruan arte-produkzioa sustatzearren. Ekintzak urteko aldizkakotasuna izango du, eta funtsean Uharteko Arte Garaikideko Zentroko produkzio-egonaldi bat izango da, ondoren Oteiza Museoan egingo den horren aurkezpenaz osatua.

 

Programa honetako lehen proiektua “Macla, mamua, bismuto, vicario” erakusketa-interbentzioa izan da, Karlos Martinez B. eta Javier Arbizu artistek berariaz Altzuzako zentroan egina. 2019ko urtarrilaren 20a arte ikusgai egon da aldi baterako erakusketetarako aretoan, eta izen bereko argitalpen batez osatu da.

Proiektuaren abiapuntua “maklaren” ideia izan da, Oteizak hala izendaturiko obra sailarekin lotua; bi bolumen edo gehiagoren bat-egite edo topaketak sortu obrak dira, dituzten atalen arteko harremanek aktibatuak. Harreman-une horretatik aurrera, interbentzioak era berezi bat proposatzen du eskultura-alderdia objektu-alderdiarekin lotzeko, material eta objektuen berezko ezaugarriak aldarazten dituzten interbentzio sotilak eta horien bitartez sortu esangura-sorta berria baliatuta. Guztiok Museoko espazioarekin lotzen dute interbentzioa, era askean, eta baita Oteizaren obrako eraikitze moldeekin ere, eskultorikoa etengabeko eraldatze prozesutzat harturik.

 

 

  • Hurrengo proiektua: “Agiña”, Maria Sanchez artistarena

Programa hau itxuratzen duen bigarren proiektua, “Agiña” izenburukoa, Maria Sanchez artistak egingo du. Proiektua ikus-entzunezko pieza bat izango da, une honetan produkzio fasean dago, eta 2019ko urtean zehar aurkeztuko da.

 

Hazitegia proiektuak “la Caixa” Fundazioaren eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren laguntza izan du, Innova Cultural programaren barnean, Eguesibarko Udalaren lankidetzarekin batera.