Korearra

Oteiza lagunartean programa sareko programa komunitario bat da. Horretan, museoak gonbidatu egiten zaituzte Jorge Oteizaren eskultura-lana familiako jolasetik, lagunartetik, eta material sinpleak erabiliz berrinterpretatzeko. Ez dago planteamendu bakoitzarentzako erantzun itxirik, zuen irudimenak eta zuen esperimentatzeko gogoak jarriko dute muga.

Eta emaitzak partaide guztiekin partekatzearren, egiten duzuen lanaren irudi edo bideo bat bidali ahal izango duzue Museoaren sareetara. Besteen lana ikusteak lagundu egingo digu Jorge Oteizak 1950ean brontze galdatuz egin zuen Korearra obrari buruz ideia berriak izaten eta gure begirada zabaltzen.

Korearrak gora jasotzen ditu eskuak, eta hankak zabaltzen, dantzan ariko balitz bezala; nor da, baina, benetan irudi hori? Pozik al dago, haserre agian? Gizonezkoa ala emakumezkoa? Gaztea ala heldua? Koreatik al dator benetan? Gainera, Oteizari ahantzi egin zaio arropaz janztea, eta ez dirudi eroso dagoenik. Janzten, izena jartzen eta historia bat ematen lagunduko al diguzue?

  • Ariketa eta materialak:
  1. Silueta marraztu dezakezue, obraren argazkia kalkatuz, eta ondoren aurpegiera eta arropak pintatu.
  2. Paperean ere ebaki dezakezue silueta, edo buztinez modelatu eta, ondoren, behar duen arropa egin, paperez edo kolorezko oihalez esaterako.
  3. Gure Korearrak denbora luzea darama hemen bizi izaten, eta oraindik ez du izenik; beraz, ez ahantzi izena jartzea eta duen historia guri azaltzea.

 

Lana amaitzen duzuenean emaitzen irudi edo bideo bat partekatu dezakezue #OteizaCoreano traolarekin, eta Instagram, Twitter eta Facebook-eko gure sareekin lotu, eta denon artean obrak komentatuko ditugu, elkarrekin ikasi eta barre egitearren. Ekin bada!!