Yuri Gagarin y el conde de Orgaz. Mística y estética de la era espacial (Jorge Oteiza, Yves Klein y José Val del Omar)
Editorea:Jorge Oteiza Fundazio Museoa, Eguesibarko Udalaren laguntzarekin.
230 or. Prezioa:15 €
 
zoom
 

 

Javier Ortiz-Echagüeren argitalpenak lehen aldiz lotzen du hiru artista europarren, Jorge Oteiza, Yves Klein eta José Val del Omar-en, obra.Gogoeta honen abiapuntua praktika artistikotik kanpo dagoen baina aipatu hiru horiengan erantzun estetiko bat eragin zuen zertzelada baten analisian biltzen da, zertzelada honakoa baita:Juri Gagarin astronauta sobietarraren hegaldia, espaziora ateratako lehen gizakia izan baitzen, 1961eko apirilean.

Jorge Oteizak interes estetiko eta zientifikoen eta kezka metafisikoen nahasketa bitxi batez heldu zion Gagarinen kasuari.Oteizaren arabera, Grecok Orgazko kondearen hobiratzea pinturan hainbat mende lehenago orbitan jarritako pertsonaiarekin egingo zuen topo bere hegaldian Gagarinek.Horrela, Oteizak Gagarinen lorpen teknikoa, soluzio zientifikoa, Grecoren pinturako proposamenarekin identifikatu zuen, hau soluzio erlijiosoa baitzen.Alabaina, Oteizarentzat benetako soluzioa ez zegoen ez teknikan ez erlijioan, estetikan baizik: Velázquezek Meninak pinturan egindako proposamen hutsean.Oteizarentzat, hutsaren konkista estetiko honen bidez gaur egungo gizakiak “pisugabetasun espiritualeko” egoera bat irits dezake, Gagarinen pisugabetasun fisikoa edo Grecoren pisugabetasun erlijiosoa baino sakonago bat, inolaz ere.

     Klein bat dator Oteizarekin, soluzio artistikoa errebindikatzen duenean teknologikoaren gainetik.Baina Oteizaren “pisugabetasun espiritualaren” antipodetan ageri da, hegaldi fisiko baten, tradizio erlijioso mendebaldarreko gorputz antzaldatuaren errealitateri loturiko baten beharra erreklamatzen duelarik.Eta kontrajarrera horrek kontrako bi arte-kontzeptu islatzen ditu: Oteizak “Ezereza” errebindikatu zuen bere arte-prozesuaren amaieratzat; Kleinen lana, aldiz, “immaterialean” bildu zen, berak esplizituki “ezerezaren” kontrakotzat defendatu zuen horretan.

     Pisutasunaren arazoa, Oteizak zein Kleinek aztertu zuten hori, kezka handia zen José Val del Omar-entzat.Seguruenik horregatik hartuko zuen emozio handiz Gagarinen espazio-hegaldiaren albistea eta, 1961eko maiatzean, Cannesen bere Fuego en Castilla filma estreinatu zuenean, astronauta sobietarrari buruzko aipamen bat jaso zuen eskuko egitarauan.Zinegileak “grabitatearen legeari buruzko dokumental”tzat zuen Fuego en Castilla, hobeto esanda, grabitatea gainditzeko moduari buruzko dokumentaltzat; eta modu hori, Val del Omar-en iritziz, bide mistikoa zen.Hau dagoeneko planteatua zuen Alhambrako iturriei buruz egin zuen Aguaspejo granadino film laburrean; honetan, harriaren eta ur geldiaren astuntasuna kontrajarri egiten zion iturriek irudikatzen zuten asmoari, igotzeari.Val del Omar-en Fuego en Castilla filmak modua ematen du Oteiza eta Kleinen obrarekin paralelismo sendoak ezartzeko.

Javier Ortiz-Echagüe artearen historialaria, irakaslea eta erakusketa-komisarioa da.Eginak dituen ikerlanak hainbat aldizkaritan agertu dira, hala nola History of Photography, Goya, Cahiers d’Études Romanes edota Revista de Occidente izenekoan.José Val del Omar-en Escritos de técnica, poética y mística testu-antologiaren editorea da, eta, Horacio Fernándezekin batera, Fotos & libros. España 1905-1977 deituaren eduki-koordinatzailea.Gaur egun Nafarroako Unibertsitate Museoaren Bilduma Kontserbazio Atalaren zuzendaria da.