Jorge Oteiza y la finalidad del arte. Estética, ciencia y religión
Egilea:Jon Echeverria Plazaola
Editorea:Jorge Oteiza Fundazio Museoa, Eguesibarko Udalaren laguntzarekin.
335 or. Prezioa:15 €
 
zoom
 
 

La finalidad del arte. La obra y el pensamiento de Jorge Oteiza izenekoak analisi konparatua egiten du Oteizaren obra eta pentsamenduko funtsezko hiru elementuren artean, honakoak baitira: artea, estetika eta erlijioa.Oteizarentzat arteak amaiera bat du, zentzu bikoitz batez, konklusio gisa eta helburu gisa, ulertu bat.Artea garai historiko bakoitzean kontsumitzen da, bere garapenaren eragile izan duen horrentzako erantzuna aurkitzea lortzen duenean.Arteak -eta hauxe dugu Oteizaren pentsamenduaren elementu bereziena, hots, Oteizak arteari atxikitzen dion “helburua”- tradizionalki erlijioak izan duen eginkizuna bete behar du.Horregatik, artea ez da jarduera desinteresatua, eta ezin da, Oteizaren estetikaren ezaugarri espezifikoen arabera, mugagabeki luzatu.Ildo honetatik, argitalpen honen asmoa da argitzea nola erlazionatzen diren lengoaia bi horiek, zeren eta une askotan baitirudi Oteizak diluitu egin nahi dituela artearen eta erlijioaren arteko mugak.

Argitalpen honen ibilbide analitikoak konbinatu egiten ditu, batetik, Oteizaren obren analisia eta lengoaia plastikoaren garapena, eta, bestetik, hark bere idazkietan jasotako kontzeptu estetiko nagusiak, guzti-guztia Oteizarengan eta beronen praktika artistikoan -Oteizak berak espresio esperimental gisa 1959an eten zuen horretan- arteak duen eginkizunaren gaineko gogoetara bideraturik.Hala, sakondu egiten du haren pentsamendu artistikoak, existitzearen esperientziari zentzu bat bilatzearren, jorratzen dituen moduetan, eta aztertu egiten du artea nola bihurtzen den bultzada sortzaile, existentziaren kaosean ordena eta zentzua ezarri nahi duen bultzada sortzaile, hain zuzen ere.

Jon Echeverria Plazaola Giza Zientzietan doktorea eta Arte Eder eta Filosofian lizentziaduna da.Bere doktore tesiari “La finalidad del arte. La obra y el pensamiento de Jorge Oteiza: arte, estética y religión” izena jarri zion.Giza Zientzien Fakultateko irakaslea izan da Universitat Pompeu Fabra-n, eta ikerlaria Berlingo Universität der Kunste-ko Institut für zeitbasierte Medien-en eta Euskal Herriko Unibertsitate Publikoko Arte Ederren Fakultatean.Intrusos en la casa. Arte moderno, espazio sagrado. Arantzazu, Assy, Audincourt, Rothko Chapel, Vence, 1950-1971 liburuaren egilea da (2011), eta Amador Vegarekin batera parte hartu du Jorge Oteizaren Quousque Tandem…! lanaren edizio kritikoan (2007).Nazioarteko hainbat argitalpen akademikotan atera ditu artikuluak, esaterako Space and Place: Exploring Critial Issues (2013), The International Journal of Humanities (2012), Societies in Crisis. Europe and the Aesthetics Concept (2011) eta Art, Emotion and Value (2011) izenekoetan.Berea du, halaber, Oteiza eta modernitatearen krisia lanean (2010) ateratako Arte eta idolatria: artearen eginkizuna Jorge Oteizaren obran kapitulua.