1908-1948
Orio - Donostia San Sebastián - América

oteizahaurra.jpgoteizahaurra.jpg

1908 Orion, Gipuzkoan, jaio zen.

1934 Bere lanen erakusketa egin zuen Donostiako Kursaalen, Narkis Balenciaga eta Nicolas Lekuonarekin batera.

1935 Hegoamerikara jo zuen eta han artelan ugari sortu zituen.

1938 Zeramikako irakaslea izan zen, Buenos Airesen (Argentina) eta Popayanen (Kolonbia). Itziar Carreñorekin ezkondu zen Argentinan.

1944-48 Carta a los artistas de América. Sobre el arte nuevo de la posguerra izeneko lana argitaratu zuen; zenbait hitzaldi eman zituen, Goya y el realismo inmóvil delakoa, konparazio baterako; eta Interpretación Estética de la Estatuaria Megalítica Americana izenburuko saiakera idatzi zuen.

1948-1958
Bilbao - Madrid - Arantzazu - Sao Paulo

1948 Bilbon jarri zen bizitzen.

1950 Arantzazuko basilikako (Oñati, Gipuzkoa) eskultura prestatzen hasi zen. Eskultura Francisco Javier Sáenz de Oizak proiektatua izan zen.

1953 Preso Politiko Ezezagunaren Monumentua egiteko nazioarteko lehiaketan aukeratua izan zen (eskultore espainiar bakarra). Proiektua Londresko Tate Galerian jarri zuten ikusgai.

1954 Donostiako Gotzaindegiak zentsura jarri zien Arantzatzuko eskulturuei. Erantzun gisa, Androcanto y sigo. Ballet por las piedras de los apóstoles en la carretera lana argitaratu zuen. Arkitekturako Sari Nazionala Donejakue Bideko kapera baterako proiektuari. Lana F. J. Sáenz de Oiza eta Luis Romanírekin batera prestatu zuen. Aipatu kapera ez zen eraiki.

1957 Eskulturako Sari Nagusia São Pauloko IV. Biurtekoan,(Brasil). Propósito Experimental 1956-1957 izenburuko txostena argitaratu zuen.

oteiza-operacion_h-reduced.jpgoteiza-operacion_h-reduced.jpg

1958-1975
Irún - Arantzazu

1958 Irunen jarri zen bizitzen, Nestor Basterretxearekin batera diseinatu zuen etxebizitza batean. Erakusketa egin zuen Washingtongo Gress Galleryn, Estatu Batuetan.

1959 Aita Donostiaren monumentua, Agiñan (Lesaka). Eskultura esperimentalak sortzeko lana bukatutzat eman zuen. Montevideon, José Batlle y Ordóñez Uruguaiko lehendakari izandakoaren omenez, monumentu bat egiteko nazioarteko lehiaketan parte hartu zuen. Roberto Puig arkitektoarekin aritu zen proiektuan. Monumentua ez zen gauzatu.

1960 El final del arte contemporáneo argitaratu zuen, Madrilgo Neblí Galerian, Nestor Basterretxearekin batera egindako erakusketako katalogoan; bertan, eskultura egiteari uzteko zeuzkan arrazoiak aditzera eman zituen

.

1961 Juan Huartek “X Films” izeneko produkzio-etxea sortu zuen, Oteizaren eta beste artista batzuen zine proiektuak gauzatzeko.

1963 Quousque tandem…!Ensayo de interpretación estética del alma vasca argitaratu zuen.

1964 Madrilen, Ikerketa Estetiko Konparatuen Laborategia sortzea proposatu zuen; proposamen bera egin zuen beste hiri batzuetan, hala nola, Donostian, Bilbon edo Donibane Lohitzunen.

1965 Ejercicios espirituales en un túnel: en busca y encuentro de nuestra identidad perdida idatzi zuen. Liburuaren argitalpena galarazia izan zen 1966an, eta 1983an ikusi zuen argia.

1966 Euskal Eskolako taldeen eraketan parte hartu zuen: Gaur (Gipuzkoa), Emen (Bizkaia), Orain (Araba) eta Danok (Nafarroa) eta Gaur taldeak Donostiako Barandiaran Galerian egin zuen lehenengo erakusketan.

1967 Nueva Forma aldizkariaren lehenengo erakusketan parte hartu zuen, Chillida, Millares, Palazuelo artistekin eta Sáenz de Oiza eta Fernández Alba arkitektoekin batera.

1968 Estética del huevo. Mentalidad vasca y laberinto idatzi zuen, Oteiza 1933-68 lanaren epilogoan argitaratu zuen. Juan Daniel Fullaondok editatu zuen aipatutako lana.

1969 Arantzazuko basilikan (Oñati, Gipuzkoa) eskulturak kokatu ziren.

1970 Madrilgo Plaza de Colón urbanizatzeko lehiaketan Lehen Saria irabazi zuen. Angel Orbe, Mario Gaviria eta Luis Aranarekin batera aritu zen proiektuan. Ez zen gauzatu.

1972 Jarduera plastiko esperimentalean hasi zen berriz ere Klarionen Laborategiarekin.

1975-2003
Alzuza - Zarautz

1975 Alzuzan (Nafarroan) finkatu zen, bere emazte Itziar Carreñorekin batera.

1976 Bere lanak Veneziako Biurtekoan ikusgai egon ziren.

1979 Nestor Basterretxearekin batera, Bilboko Sabino Arana Fundazioaren proiektua burutu zuen. Proiektua ez zen azkenean egin.

1983 Ejercicios espirituales en un túnel en busca y encuentro de nuestra identidad perdida lanaren edizio osoa argitaratu zen.

1985 Arte Ederren Urrezko Domina, Kultura Ministerioak emana. Ametzagainako (Donostia) hilerrirako proiektua, Juan Daniel Fullaondorekin batera. Ez zen gauzatu.

1986 Musée d’Art Moderne. Georges Pompidou Zentroan (Parisen) antolatu zen Qu’est-ce que la sculpture moderne? 1900-1970 erakusketan hautatua izan zen. Oteiza, esteta y mitologizador vasco liburua argitaratu zen; bertan diziplina arteko hainbat analisi daude jasota, Oteizaren ekarpenei buruz.

1987 Cinco Siglos de Arte Español. El siglo de Picasso erakusketan parte hartu zuen. Espainiako Kultura Ministerioak antolatu zuen eta Parisko Musée d’Art Modern de la Ville izenekoan egin zen.

1988 Oteiza:Propósito experimental erakusketa antologikoa, Fundació Caixa de Pensions delakoak antolatua Madrilen, Bilbon eta Bartzelonan. Veneziako XLIII. Biurtekoan parte hartu zuen. Arteen Asturiako Printze Saria Cartas al Príncipe argiratu zuen.

1989 Bilboko Alondegiko Kultur Zentroaren proiektua, F. J. Sáenz de Oiza eta Juan Daniel Fullaondorekin batera. Ez zen gauzatu. 1990 Existe Dios al Noroeste argitaratu zuen.

1991 El Libro de los Plagios argitaratu zuen eta Ley de los cambios berriz editatu zen. Itziar Carreño bere emaztea hil zen, Altzuzan.

1992 Itziar elegía y otros poemas lana argitaratu zuen. Bere obra osoa Nafarroari utzi zion, Altzuzan Jorge Oteiza Fundazio Museoa egitearren. Nafarroako Urrezko Domina, Nafarroako Gobernuak emana.

 

1995 Nociones para una filología vasca de nuestro preindoeuropeo argitaratu zuen, eta Estética del huevo. Mentalidad vasca y laberinto berriz editatu zen. Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Saria eman zion.

1996 Pevsner Saria (Paris) jaso zuen, egindako lan osoa aintzakotzat harturik. Oteiza Fundazio Museoa arautzen duten estatutuak izenpetu zituen. Hainbat hiritan, hala nola Madril, Iruñea edo Donostian, Oteiza. Arkitektoa erakustaldia bisitatu ahal izan zen. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak “Ohorezko Elkargokide” izendatu zuen. Iruñean, Jorge Oteiza. Osoko sortzailea hitzaldi zikloa eskaini zen.

1997 Goya mañana. El realismo inmóvil argitaratu zuen.

1998 Honoris Causa Doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean. Madrileko Arte Ederren Zirkuluko Domina. Gipuzkoako Urrezko Domina.

 

1999 Donostian burutu zen Jorge Oteiza eta poeta izeneko zikloaren bukaera gisa, Cansado y giratorio. Miniatura poética izenburuko lana argitaratu zen, bere poema batzuen bilduma.

2003 Donostian hil zen, apirilaren 9an. Maiatzaren 8an, Oteiza Museoa inauguratu zen. F. J. Sáenz de Oiza arkitektoaren lana da eraikina.