Oteiza Museoaren Didaktika Zerbitzuak ikustaldi gidatuen programa jarri du abian 2018-2019 Eskola Kanpaina berrirako. Programako jarduerak Haur Hezkuntzako, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei daude zuzenduta. Ikustaldi horien arreta-gune nagusia Jorge Oteizaren eskultura-lana da, hezkuntza-maila bakoitzera egokitutako eduki batez.

Ikustaldiak 2018ko urritik 2019ko maiatzera bitartean izango dira. Gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez edo frantsesez eska daitezke. Interesa duten ikastetxeek posta elektroniko honetara jo behar dute: didactica@museooteiza.org

Ikastetxea (obligatorio)

Ikasturtea

Talde (obligatorio)

Hizkuntza (obligatorio)

Arduraren kontaktua (obligatorio)

Email de contacto (obligatorio)

Teléfono

Fecha y hora de visita

Comentarios

  • Toki kopurua mugatua denez, eskaeren hurrenkera jarraituko da.
  • Museora egiten den bisitaldian beharrezkoa izango da irakasle bat egotea 20 ikasleko.
  • Jarduera garatzen den bitartean irakasleak bertan egon beharko du uneoro.
  • Motxilak eta objektu pertsonalak, Museorako bisitaldia hasi aurretik, autobusean bertan uztea aholkatzen da.

 

Espero dugu jarduera aberasgarria eta positiboa izatea ikastetxearentzat.

Agiriak: