Jarduerak

After Cage jaialdia. Vertixe Sonoraren kontzertua. Urriak 17


 

 

Oteiza Museoak parte hartuko du After Cage Musika Esperimentaziorako Nazioarteko  jaialdiaren VIII. edizioan. Urriaren 3tik 30era bitarte izango da aurtengo edizioa Nafarroako hainbat tokitan. E7.2 kolektiboak antolatuta, Museoaren areto nagusian Vertixe kolektiboak Natura eta ezereza izeneko kontzertua eskainiko du, urriaren 17an, igandean, 12:00etan.

Kontzertu hau musikak eta inguratzen gaituzten fenomenoek (fisikak, naturak, gaur egungo bizitzak) bat egiteko abagune gisa sortu da. Bat egite hori inguruneaz gozaraziko digun musikaren bidez erdietsiko da, Vertixe Sonora kolektiboak Oteizaren ezerezaren inguruan egindako interpelazio batekin. Kolektibo honetan biltzen dira musika garaikidearen solista nabarmenak, soinuaren artistak, artista plastikoak, jazz musikariak, interprete klasikoak eta antzerkiko zein dantzako jendea; eta guztien nahia da proposamen musikalak garatzea ikuspegi artistiko global batekin eta bikaintasun artistikoari uko egin gabe.

Soinura gerturatzean, kolektibo hau ugaritasunaren jakitun denez, etengabeko elkarrizketa eta interakzioa ezartzen du pentsamenduarekin, zientziarekin, teknologiarekin eta bestelako forma artistikoekin ikuspegi kosmopolitatik, integratzailetik eta transkulturaletik, zorroztasuna, transgresioa eta abangoardiako espiritua alde batera utzi gabe.

Programan, kontzertuan, obra hauek eskainiko dira:

Bryndon Moondy. Oboe eta elektronikarentzat.

  • Amir Kholof. Oboe fagot, gitarra elektrikoarentzat.
  • Leihoak, papera eta argia. Chun-Ting Pong. Oboe fagot, gitarra elektriko, elektronikarentzat.
  • Silent Ascents. Alfred Jimenez. Fagot, gitarra elektriko, elektronikarentzat.
  • Lobulu bozetoa. Tsu-Yoo Yang. Oboe anplifikatuarentzat.
  • Flim-Flom. José Luis Perdigón. Oboe fagot, gitarra elektriko, elektronikarentzat.

Interpreteak:

Pilar Fontalba I oboea

Jesús Coello I fagota

Nuno Márquez I gitarra elektrikoa

Ángel Faraldo elektronika

 

Sarrera doan. Nahitaezkoa da aurrez izena ematea webgune honetan: https://forms.gle/ZbRR29K4ECwZ9hps5. Plaza mugatuak


De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org