Jarduerak

Masatik espaziora. Ibilbide gidatuak Oteiza Museoko bilduman zehar. 2021 uztaila – abuztua


Jarduera honek Oteiza Museoko bildumaren parte den Jorge Oteizaren obrara hurbiltzea proposatzen digu, eta eskultorearen obraren klabeak aztertzea. Ibilbide gidatu horretan zehar artistaren prozesu eskultorikoetan eta obraren ezaugarrietan sakonduko da, hark garatu zuen proiektu artistikoaren mugarri garrantzitsuenak aztertuz, figurazioaren lengoaietatik konklusio obrako espazio abstrakzioraino iritsita.

Udako jarduera hori uztail eta abuztuko igande guztietan izango da, eta Oteizaren obrarako eta haren obra hartzen duen Museorako lehen hurbilketa bat proposatuko digu.

Datak:

-Uztailak 4, 11, 18 eta 25.

-Abuztuak 1, 8, 15, 22 eta 29.

12:00etan. Gutxi gorabeherako iraupena: 75 minutu. Toki kopuru mugatua. Ezinbestekoa da recepcion@museooteiza.org helbidean aurrez erreserba egitea. Prezioa: 4 euro pertsonako + Museoko sarrera.

 


De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org