Jarduerak

Esperientzia bidezko praktika pedagogigoak. 2020-2021 ikasturteko hezkuntza programa


 

Arteak mundua eraldatzen du, esan ohi du arte kritikak, baina arteak egiaz eraldatzen duena artista da, gizaki libre bihurtzen baitu, eta hezkuntza estetikoa da (artista librearen eginkizuna da hezkuntza estetiko hori eraldatzea eta transmititzea) gizakia askatasunean graduatzen duena, eta gizaki libre horiek dira errealitatea eraldatu behar dutenak. Eta zera diotsuet, hezkuntza estetikorik gabe ziur egon edozein hezkuntza mota, politikoki, osatugabea dela.

Jorge Oteiza

Ikasturte honetan aurre egin behar diogun errealitate aldakorra erronka handia da hezkuntza arloko eragile guztientzat, ikasleen beren ikaskuntza-bizipenarentzat berarentzat bezalaxe. Testuinguru honetan Oteizaren obrak, esperientzia ireki, dinamiko, eraldatzaile eta sozialean oinarritzen duelarik beti bere ezagutza, garrantzi berezia bereganatzen du. Oteiza Museoak ekintza-programa bat proposatzen du laneko egoeratzat; ekintza horiek modu transbertsalean lantzen dute eskola, museo eta komunitatearen arteko harremana. Arteen bidezko ikuspegi hezitzailea da (ikuspegi integratzailea), ez baina artearen irakaskuntza hutsa (ikuspegi espezializatu tradizionala).

Programa garatzeko oinarrizko tresna Jorge Oteizaren obra eta pentsamendua izango da une oro, ikerkuntza, pentsamendu eta gogoetarako aukera anitz baititu, askotariko lengoaiak biltzen ditu eta, hala nola eskultura, poesia, arkitektura edo zinema.

Une konplexu hauetan izugarri garrantzitsua da, era berean, hezkuntza-praktikara hurbiltzean hezkuntza-ekosistema osoaren zaintza eta eraldaketa soziala azpimarratzea. Horregatik, Museoak zentroak gonbidatzen ditu bertako erakusketa-espazioa ikaskuntzarako ingurune seguru eta babesletzat bisitatzera eta bizitzera; aldi berean, proposatzen du bera eskolara bertara hurbiltzea, artetik, bitartekari eta aktibatzaile gisa. “Eskolara joate” horren esangurak zenbait laneko ingurune sortzen ditu, ikasgelan lantegiak zertzen duen ekintza zuzenetik sare material berrien bitartez lortzen den elkarrekiko konektagarritasuneraino helduz. Hezkuntza estetikoa, bilaketa bide etengabea Oteizarengan, garai berriak besarkatzeko sentsibilitatearen hezkuntza bihurtzen da horrela.

Ekintza presentzialak eta erdi presentzialak

  • MUSEOA ESKOLA. Bilduma iraunkorrean zeharreko ibilbideak

Museoko bilduma iraunkorrerako ibilbide gidatuak, hezkuntza arautuko curriculum lerroetara egokituak. Ikasturte honetan zabalagotu egin dira ibilbide horiek, zenbait aukera jorratuz horretarako.

⇒ Gure gorputza eskultura ote? Ibilbide honek gogoeta eragiten digu, elementu espaziala dugun eskulturaren eta inguruarekiko harremanetarako elementu dinamiko dugun gure geure gorputzaren arteko harremanari buruz.

 

⇒  Denak du zerbaiten antza. Ibilbide hau begirada aktibatzeko ekintzara dago bideratuta, eta eskultura analizatzera, duen historiatik beretik harago joz, irakurketa berrietarako aukerak jorratuta komunitate, genero edo integrazio kontuetatik abiatuta.

⇒ Oizaren arkitektura, organismo bizia. Museoa ibiltzen. Ibilbide honek aztertu egiten du eskulturaren eta arkitekturaren arteko harremana, arteko transbertsalitatea ulertzeko modutzat.

 

Datak: 2020ko urria – 2021eko ekaina. Ordutegia: asteazken, ostegun eta ostiraletan, 10:00etatik 14:00ak arte Iraupena: 60 minutu. Pertsona kopurua: ikasgelako ratioari egokitutako saioa. Hartzaileak: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko zentroak. Izen-ematea: didactica@museooteiza.org (izen emateak gutxienez bi aste lehenago)

 

  • OTEIZA IKASGELAN. Lantegi praktikoa ikastetxean

Esperimentazio lantegia, artean zehar, ikastetxean bertan, museoko hezitzaile baten bitartekaritzarekin. Lantegia museorako bisitaren osagarri gisa gara daiteke, edo lanerako elementu autonomo gisa museora joaterik ez duten guztientzat.

Datak: 2020ko urria – 2021eko ekaina. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00 arte.

Iraupena: 60 minutu. Pertsona kopurua: ikasgelako ratioari egokitutako saioa.

Hartzaileak: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako zentroak.

Izen-ematea: didactica@museooteiza.org (izen emateak gutxienez bi aste lehenago)

 

  • PEDAGOGIA KRITIKOAK. Irakasleentzako prestakuntza

Hauen helburua irakasleak Oteizaren obrara hurbiltzea da, betiere metodologia ireki eta partaidetzazko batetik, ikasgelan landu daitezkeen proiektuen lagungarri gisa. Prestakuntza era erdi presentzialean jorratuko da, museoko lana eta online prestakuntza konbinatuta.

⇒ Dibertsitatearen artea. Integrazioa, interrelazioa eta konexioa arte-hezkuntzaren praktikan.

Datak: lehen taldea 2020ko azaroan, bigarren taldea 2021eko urtarrilean. Ordutegia: asteazken eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00ak arte. Taldeak zehaztu beharreko online saioak. Iraupena: 4 lan-saio (2 presentzial eta 2 birtual). Pertsona kopurua: 15 irakasle. Online saioetan bestelako interesatu batzuek ere parte hartu ahal izango dute. Hartzaileak: heziketa arautuaren barnean zein horretatik kanpo dibertsitate funtzionaleko kolektiboekin lan egiten duten irakasleak.

 

⇒ Jorge Oteiza esperimentazio prozesuan. Eskultura laborategi gisa

Datak: lehen taldea 2020ko azaroan, bigarren taldea 2021eko otsailean. Ordutegia: asteazken eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00ak arte. Taldeak zehaztu beharreko online saioak. Iraupena: 4 lan-saio (2 presentzial eta 2 birtual) Pertsona kopurua: 15 irakasle. Online saioetan bestelako interesatu batzuek ere parte hartu ahal izango dute. Hartzaileak: Jorge Oteizaren obratik abiatuta ikasgelan arte-hezkuntzaren praktika lan tresnatzat erabiltzeko interesa duten Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleak eta hezkuntza ez formalekoak.

 

Jorge Oteiza. Transbertsalitatea lengoaiatzat artean.

 

Datak: lehen taldea 2020ko azaroan, bigarren taldea 2021eko otsailean. Ordutegia: asteazken eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00ak arte. Taldeak zehaztu beharreko online saioak. Iraupena: 4 lan-saio (2 presentzial eta 2 birtual) Pertsona kopurua: 15 irakasle. Online saioetan bestelako interesatu batzuek ere parte hartu ahal izango dute. Hartzaileak: Geografia eta Historia, Artearen Historia, Marrazketa, Heziketa Plastikoa eta Ikusizkoa eta Matematikak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleak, eta artetiko transbertsalitatean interesatutako irakasle oro.

 

  • ARTEA GIZARTE INTEGRAZIOKO EKOSISTEMATZAT. Artea, osasuna eta inklusioa.

Oteiza Museoak, bere ibilbidearen hasieratik beretik, gizarte eraldaketarako tresnatzat hartu du artea, eta bere hezkuntza-praktikak askotariko inguruetara eraman ditu, hala nola ospitale, kartzela, osasun mentaleko zentro edo familientzako eguneko zentroetara. Horregatik, museoarekin batera artetiko integrazio proiektu bat garatu nahi duten gizarte eragileekiko partaidetzarako deialdi bat proposatzen dugu. Bi langune aukeratuko dira, jasotzen diren lankidetzarako proposamenen arabera.

Proposamenak jasotzeko deialdia 2021eko urtarrila arte egongo da aktibo. Aukeratzen diren bi proiektuak 2021eko otsail eta ekain bitartean egingo dira, museorako bisita batez (kolektiboak horretarako aukera ematen badu) eta zentroan egingo diren 5 lan-saioen bitartez, betiere psikologo, gizarte hezitzaile eta arte-terapeuten ikuskaritzapean eta laguntzarekin.

Sareko ekintzak eta online ekintzak

  • OTEIZA BARNERAKO BIDAIA

Online proposamena, museoko bilduma iraunkorreko hamar piezatan zeharreko ibilbide dinamiko bat egiteko. Irudiek eskultura-elementuak erakusten dituzte, 3 dimentsiotan, barnean elementu dokumentalak eta ikus-entzunezkoak dituztenak, zuzenean edo zeharka obrarekin lotuak.

Tresna hau 2020ko azarotik aurrera egongo da erabilgarri, eta doan baliatu ahal izango da museoaren web orritik bertatik. Tresnaren helburu nagusia Oteizaren obra ingurune geografiko handiago eta askotarikoago batera hurbiltzea da, irakasleentzako zein euskal artistaren obra eta filosofian interesatutako ororentzako lan tresna autonomo bat sorturik.

Oteiza barnerako bidaia proiektu bizia da, eta ibilbideak zabaltzen joango da, zenbait fasetan zehar, Oteizaren inguruko ezagutza eta gogoetarako laneko material berriak eskainiz horretan.

 

  • HAUR ESKOLA. Ideia laborategia.

Hezkuntzaren etorkizuna sareko elkarlanerako egoeretara zabaltzen ari da egun, inoiz baino gehiago. Testuinguru horretan, museoa eskola ireki eta partaidetzazko baterako proposamen bat ari da lantzen; horren helburu nagusia ikasgelako eta ingurune paraleloetako esperimentazio lanean interesatutako irakasle komunitate bat sortzea da. Sarean lan egiteko aukerak, modua ematen digularik esperimentazio bidezko hezkuntza-praktikan interesatutako zenbait eskualde eta herrialdetako irakasleen, kultur eragileen eta artisten partaidetza jorratzeko, aniztu egiten du Oteizaren obraren gaineko gure begirada, eta lagundu egiten digu artelana elementu bizi gisa ulertzen, artearen historiaren diskurtsotik ez ezik testuinguru kultural, geografiko eta sozial desberdinetatik garatzen den elementu bizi gisa alegia.

“Haur eskola. Ideia laborategia” proiektu asmo handikoa da, bizia, eta zenbait fasetan garatuko da. Eskola bat, protagonistak, beti, irakaslea eta ikasleak izango diren eskola bat, Museoak hezkuntza-praktika aktibatzeko bitartekari diharduela.

Datak: hasiera, 2021eko otsaila.

Hartzaileak: Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleak, kultur eragileak eta artistak, esperimentazio bidezko hezkuntza-praktikan interesatuak.

Eskola sare proiektu hau elikatzeko eta aktibatzeko lehen komunitate bat sortzearren, horrekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu. Zenbat eta gehiago izan, hainbat eta oparoagoak ezagutza eta esperientziak.

Parte hartzeko interesatuta zaudeten guztiek didactica@museoteiza.org helbidera idatz dezakezue, informazio hau bidaliz bertan:

Izen-abizenak.

Irakasle ari zareten ikastetxea edo lantzen ari zareten hezkuntza-jarduera.

Interesatuta zaudeten curriculumeko lan arloak.

Oteizaren obra eta pentsamenduaren gaineko esperientzia eta ezagutza. Gehienez 150 hitz.

Zain gaituzue!


De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org