Jarduerak

Gabonetako ipuina. Haurrentzako lantegia. Abenduak 27-30


 

Gabonak une berezia dira. Denbora horretan zehar gure egiten ditugu zenbait kulturatatik iritsi zaizkigun tradizioak, eta pertsonaia askotarikoak ageri dira gure inguruan, hala nola Olentzero, Bizarzuri, Errege Magoak, Santa Claus, Tió de Nadal, Apalpador edo Befana, besteak beste.

Lantegi honetan mundu osoko Gabonetako pertsonaia ospetsuenen historiak ezagutuko ditugu, eta gure Gabonetako ipuina sortuko dugu. Istorio hori Museoan garatuko da, eta partaide bakoitzak pertsonaia berriak asmatu ahal izango ditu. Gure obra editatzeko, zenbait sorkuntza-prozesu landuko ditugu, marrazkia, pintura, grabatua eta argazkia esaterako.

2021eko abenduaren 27, 28, 29 eta 30ean. 10:00etatik 13:30 arte.

6 eta 11 urte bitartekoentzat. Prezioa: 50 € 4 jardunaldietarako. Talde murriztua. Gehienez 10 partaide.

Aurrez izena eman behar da didactica@museooteiza.org helbidean.


De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org