Jarduerak

Ikustaldi gidatuak eta lantegiak Oteiza bildumaren eta Itziar Okarizen erakusketaren inguruan. 2020 abendua-2021 urtarrila


Oteiza Museoak ikustaldi gidatu eta lantegi sorta bat antolatu du Oteiza Museoko bildumaren eta Itziar Okarizen erakusketaren inguruan. Datorren abenduaren 5ean hasi eta 2021eko urtarrilaren 3a arte luzatuko dira, eta Altzuzako zentroaren erakusketa-programako edukiak erabiltzaileei hurbiltzea izango du xede.

Jarduera horiek aukera emango dute Oteizaren obrara eta Museoko bildumara hurbiltzeko eta, aldi berean, irakurketa konparatu bat ezarriko dute Itziar Okariz artistak espazio honetan garatu duen “Estatuak” erakusketa-proiektuarekin. “Estatuak” proiektuak artistak zenbait artelanekin izan dituen solasen inguruko ikus-entzunezko erregistroa aurkezten du; solas horietan Oteizaren presentziak garrantzi berezia du.

 

Museoak, erakusketa bietarako hurbilketa proposatzearren, honako jarduera hauek prestatu ditu:

 

  • Museoko bilduma iraunkorraren eta Itziar Okarizen obraren arteko elkarrizketak ikustaldi gidatuak

Abenduak 5, larunbata. 11:30ean euskaraz / 12:30ean gaztelaniaz

Abenduak 26, larunbata. 11:30ean euskaraz / 12:30ean gaztelaniaz

Abenduak 27, igandea. 12:00etan. Gaztelaniaz

Urtarrilak 2, larunbata, 12:00etan. Gaztelaniaz

Doakoa, aurrez Museoko sarrera erosita. Toki kopuru mugatua. Aurrez izena eman behar da, recepcion@museooteiza.org helbidean edo 948332074 telefono-zenbakian.

 

  • Familiarentzako ikustaldi gidatua

Ikustaldi dinamizatua, Museoko bildumatik eta Okarizen lanetik eskulturaren eta performancearen arteko harremana lantzeko.

Abenduak 6, igandea. 11:00etatik 13:00ak arte.

Doakoa, aurrez Museoko sarrera erosita. Toki kopuru mugatua. Aurrez izena eman behar da, recepcion@museooteiza.org helbidean edo 948332074 telefono-zenbakian.

 

  • Eskulturak amesten ditugu, eskultura idazten dugu familiarentzako lantegia

Itziar Okarizen erakusketak aukera ematen du adierazpen tresna zeharo garrantzitsuak, hala nola ahotsa, gorputza edo idazketa, haurrekin esploratzeko.

2021eko urtarrilak 3, igandea. 11:00etatik 13:30 arte.

Partaideak: 5 eta 11 urte bitarteko haurrak, gehienez 2 helduk lagunduta. Ele bitan, gaztelaniaz eta euskaraz. Prezioa: 10 € haurreko. Toki kopuru mugatua. Ezinbestekoa aurrez didactica@museooteiza.org helbidean izena ematea.

De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org