Jarduerak

“Jorge Oteizaren eskultura-prozesuen gaineko begirada esperientziatik” programa


  • Oteiza Museoak eta Mentalia osasun klinikak garapen pertsonalerako eta sormena sustatzeko proiektu bat garatuko dute eskultorearen laborategi esperimentalaren inguruan
  • “Jorge Oteizaren eskultura-prozesuen gaineko begirada esperientziatik” da 14 egoiliarrek parte hartuko duten programaren izena

Argazkiak: Iñaki Porto

Oteiza Museoak eta Iruñeko Mentalia Osasun Mentaleko Klinikak “Jorge Oteizaren eskultura-prozesuen gaineko begirada esperientziatik” proiektua garatu dute. Horren xedea zentroko egoiliarren arteko harremanak hobetzea da eta, horretarako, sorkuntza-lan komuna garatuko dute, sormena sustatuz garapen pertsonala hobetzearren.

Lana garatzeko abiapuntua Oteizaren “Laborategi esperimentala” izan da, formatu txikiko eskultura-garapen multzo handi bat eratzen duten 2.400 piezaz osatua. Guztira 14 egoiliar partaide dituen proiektuaren ardatz nagusia “familia” eta “esperimentazio” kontzeptuak dira. Partaide gehienek, bere bizitzan zehar, harreman zuzena izan dute arte-sorkuntzarekin. Horrenbestez, proiektuak aukera emango die berezko sortze indar hori berreskuratu eta, hurrena, bere osasuna eta ongizatea hobetzera bideratzeko.

Jardueraren egitura honakoa da: lehenik Oteiza Museorako bisita egin dute, eta bertan Oteizaren obrarekin harremana izan dute partaideek. Bisita horren helburua partaideen interesa piztea eta artistaren eskultura-prozesuetara hurbiltzea izan da, ondoren erreferentzia izango baitzaizkie lantegiko eginkizunetarako.

Talleres de arte Oteiza& Mentalia.

Bigarrenik, 6 lantegi praktiko egingo dira (otsail eta martxoan zehar), eta horietan material askotarikoak landuko dira, hala nola xaboia, buztina, papera etab., sortze prozesuaren gaineko esperimentazioa eskulturatik lantzearren. Egiten diren lanek lan unitate bat osatuko dute, laborategi bakar batean bildu bat, eta horrek talde lana, taldearekiko harremana, norbera hobetzeko grina eta bide berrien etengabeko bilaketa sinbolizatuko ditu.

Mentalia Pamplona-k gaixotasun mental larria duten pertsonak ditu espezialitate, eta autonomia pertsonal eta soziala berreskuratzera bideratzen du nagusiki bere lana, arreta mediko psikiatriko eta psikologikoaren eta erizaintzakoaren laguntzarekin.

Talleres de arte Oteiza& Mentalia.

Oteiza Museoak, bere heziketa-jardueratik, helburu nagusien artean du artea kolektibo desfaboratuenei hurbiltzea, betiere Jorge Oteizaren beraren filosofiari jarraikiz, horren arabera artea, produktu estetikoa izateaz gain, tresna soziala ere bada eta.

Oteiza Museoko Hezkuntza Estetiko Saileko arduradun Aitziber Urtasunek Mentalia Pamplona-ren arteterapeuta Ana Rosa Sanchezekiko elkarlanean diseinatu eta garatu duen proiektu berri hau Oteiza Museoak garatutako pedagogia sozialeko programaren parte da; izan ere, programa horren barnean, aurreko urteetan beste zenbait prestakuntza-ekintza berezi garatu dira gizarte bazterketa egoeran dauden edo behar bereziak dituzten Nafarroako zenbait kolektiborekin, esate baterako San Javier Osasun Mentaleko Zentroarekin, Iruñeko Kartzelarekin, Virgen del Camino Ospitale Gelarekin, Gurutze Gorriko Emakume Migratzailearentzako Arreta Arloarekin, CEAR (Comisión Española de Ayuda al Refugiado) edo Sarrigurengo Familia Arretako Zentroarekin landu diren programen kasuan bezala.

 


De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org