Jarduerak

MAKLAK. Cóncavo-Convexo pieza koreografikoaren site specific-a. Led Silhouette. Urriak 23


MAKLAK- Cóncavo-Convexo pieza koreografikoaren site specific-a Oteiza Museorako
Led Silhouette / Jon López & Martxel Rodriguez
Oteiza Museoa: 2021eko urriak 23, larunbata
I. emanaldia: 12.00 h. •  II. emanaldia: 13:00 h.
30 minutu. Sarrera: 8 euro
Toki kopuru mugatua. Sarrerak Museoko sarreran erosiko dira, toki kopurua bete arte. Sarrerak aurrez erreserba daitezke recepcion@museooteiza.org helbidean.

 

“Espazioaz jabetzea sorkari bizidun ororen lehen keinua da, oreka eta iraupen adierazpen oinarrizkoa. Leku bat okupatzea da izatearen lehen froga”
Jorge Oteiza

 

Oteiza Museoak MAKLAK ikuskizuna hartuko du, Led Silhouette dantza garaikideko taldeak zentro honetarako berariaz sortutako Cóncavo-Convexo pieza koreografikoaren site specific-a. Lana 2021eko urriaren 23an (I. Emanaldia: 12.00 h. •  II. emanaldia: 13:00 h.) eskainiko da, espazio honetako areto nagusian.

MAKLAK gertaera labur, iragankor eta espezifikotzat planteatzen da; horretan, Jorge Oteizaren “Bi poliedro hutsen maklaren definizio lineala” obra tubularra Museoko areto nagusian kokatuko da, koreografiako piezaren parte izateko. Horrela, Led Silhouette-ko bi dantzariak, Jon López eta Martxel Rodriguez, Gaizka Sarasolaren zuzeneko musikarekin, obra horrekiko eta Museoarekiko berarekiko elkarrekintzan arituko dira, sinbiosi paregabea lortuz mugimenduaren, eskulturaren eta arkitekturaren artean.

MAKLAK diziplina anitzeko piezatzat dago sortuta, musika, dantza, eskultura eta arkitekturaren arteko topaketan oinarrituta. Lanak hutsari edo absentziari buruzko gogoeta egiten du, horren forma guztiei buruzkoa, gorputzaren gaineko, eta gorputzaren eta espazioaren arteko harremanaren gaineko ikuspegi eskultoriko batez.

Simetriaz, planoez eta biraketa-ardatzez lortzen den gorputzen arteko osagarritasunaren ideiak egituratzen du lanaren garapena. Oinarri geometriko eta espazial horietatik abiaturik, musikarekiko erlazioa ezartzen da, eta horrek aktibatu egiten du mugitzen ari diren gorputzen eta erritmo, denbora eta zera aritmetikoaren arteko konexioa, geldotik bizirako, hotzetik emoziorako bidaia batean zehar.

Led Silhouette Martxel Rodriguez eta Jon Lópezek sortu eta zuzendutako konpainia da, egoitza Lesakan duena. 2016an bere lehenbiziko pieza, koprodukzioan egindako “Moira” izenekoa, Valentziako “Festival 10 Sentidos” deituan estreinatu zutenetik, zenbait egoitza lortu dituzte, esaterako “Sortutakoak 10” Gipuzkoako Dantzagunean, “Residentes 2019” Madrilgo Centro Coreográfico Canal-en, Dantza Konpainia Nazionalaren egoitzan eta “Festival DNA Creación 2019” deituan. Egoitza horietan garatu dituzte ondoren zenbait aretotan, esaterako “Cuarta Pared” madrildarrean, aurkeztutako lanak, edota Portugalgo “Festival Quincena de Dança Almada” eta Italiako “Festival Internazional Nuova Danza” jaialdietan edo Valentziako “Museo Centre del Carmen” edo Madrilgo “Centro Cultural y de Arte Tabacalera” espazio ez-konbentzionaletan aurkeztuak. Azpimarratu behar lantzen dituzten obrak “Red A cielo abierto 2019”, “Red de Teatros Alternativos 2020” edo “Nafarroako Antzoki Sarea 2020” sare edo zirkuituen parte direla. Produkzio propioez gain, sorkuntza-lan eta -laborategiak egiten hasi dira, besteak beste Valencia Dancing Forward, LAB 180º eta Dantzaz Konpainia-rekin. 2021ean formatu handiko pieza bat sortu dute Portugalen, “Companhia de Dança Almada”rentzat.

FITXA ARTISTIKOA

Sorrera, zuzendaritza eta interpretazioa: Jon López eta Martxel Rodriguez

Zuzeneko musika eta dramaturgia: Gaizka Sarasola

Soinu espazioa: Ibai Gogortza

Argazkia: Irantzu Pastor

Jantzien diseinua: Iñaki Cobos

Ekoizpena: Nagore Martínez

Banaketa: Led Silhouette. Ledsilhouette.com

Laguntzaileak: INAEM– Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa; Nafarroako Gobernuaren DNA Creación – Sorkuntza 2019; Centro Danza Canal eta Centre Civic Barceloneta.

 


De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org