Jarduerak

Masatik espaziora. Ibilbide gidatuak Oteiza Museoko bilduman zehar. 2022ko martxoa-abuztua


Jarduera honek Oteiza Museoko bildumaren parte den Jorge Oteizaren obrara hurbiltzea proposatzen digu, eta eskultorearen obraren klabeak aztertzea. Ibilbide gidatu horretan zehar artistaren prozesu eskultorikoetan eta obraren ezaugarrietan sakonduko da, hark garatu zuen proiektu artistikoaren mugarri garrantzitsuenak aztertuz, figurazioaren lengoaietatik konklusio obrako espazio abstrakzioraino iritsita.

Jarduera horrek (gaztelaniaz eta euskaraz) Oteizaren obrarako eta haren obra hartzen duen Museorako lehen hurbilketa bat proposatzen digu, eta hileko azken igandean izango da martxo eta ekain bitartean, eta hileko igande guztietan uztail eta abuztuan.

 

Datak:

– Martxoak 27.

– Apirilak 24.

– Maiatzak 29.

– Ekainak 26.

-Uztailak 3, 10, 17, 24 eta 31.

-Abuztuak 7, 14, 21 eta 28.

 

Ordutegiak: 11:30 h gaztelaniaz eta 12:30 h euskaraz.

Gutxi gorabeherako iraupena:  75 minutu. Toki kopuru mugatua. Ezinbestekoa da recepcion@museooteiza.org helbidean aurrez erreserba egitea. Prezioa: 4 euro pertsonako + Museoko sarrera. Bisitak bakar-bakarrik aurretik gutxieneko erreserba kopuru bat egin denean izango dira. Bisitak bertan behera lagaz gero, aurrez emango zaie abisua aurretiazko erreserba egin duten pertsona guztiei.

 


De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org