Jarduerak

“Museoa naturan-Natura museo gisa” udalekua


Oteiza Museoa Eguesibarrean dago, ingurumen aldetiko aberastasun izugarriko inguru natural batean.

Horregatik, Oizaren arkitekturarekin eta Oteizaren obrarekin solasean ari den espazio ireki horren gainean lan egitea proposatzen dugu aurten.

Naturak berak eskaintzen dizkigun argia, kolorea eta formak izango ditugu eskulturaren lengoaiara hurbiltzeko lantresnak.

Ingurune ireki eta seguruan arituko gara une oro, segurtasun tartea mantendu ahal izateko.

Partaide bakoitzak bere laneko kutxa izango du, eta propiotzat mantenduko du udaleku osoan zehar, materialak partekatu beharrik gabe alegia.

5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera.

 

  • Datak
  1. taldea: uztailaren 20tik 24ra. 09:30etik 13:30 arte.
  2. taldea: abuztuaren 10etik 14ra. 09:30etik 13:30 arte.

Prezioa: 50 € asteko. Euskaraz eta gaztelaniaz. Gehienez 10 parte hartzaile. Aurrez erreserba egin behar da didactica@museooteiza.org helbidean edo 948332074 telefono-zenbakian.

 


De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org