Jarduerak

Museoen Nazioarteko Eguna: Sarrera libreko egunak, bisita gidatuak eta David Bestuéren erakusketa berria. Maiatzak 13-18


 

Oteiza Museoak bat egiten du Museoen Nazioarteko Eguneko ospakizunekin, eta, horretarako, jarduera-programa bat prestatu du museoaren eta Jorge Oteizaren obra-bildumaren gaineko ezagutzan sakontzeko. Horretaz gainera, David Bestué artistak Oteiza Museorako eginiko «Azaleratu» erakusketa-proiektuaren aurkezpena ere izanen da.

2022ko Museoen Nazioarteko Eguneko programari dagokionez –aurten «Museoen boterea» izenburupean eginen da–, Oteiza Museoak ateak zabaltzeko lau jardunaldi eta doako sarrerak aurreikusi ditu maiatzaren 13, 14, 15 eta 18rako.

Maiatzaren 13an, ostirala, David Bestué artistak Oteiza Museorako gauzaturiko «Azaleratu» erakusketa irekiko da. Erakusketa-proiektu hori alboz albo izanen da Jorge Oteizaren legatuarekin, Jorge Oteiza Fundazio Museoak eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroak elkarlanean garatutako Hazitegia programaren barnean, eta haren helburua da Jorge Oteizaren obraren inguruko gogoeta-agertoki berriak eskaintzea, sorkuntza garaikidetik abiaturik.

Bestalde, maiatzaren 14an (larunbata) eta 15ean (igandea) ateak zabaltzeko jardunaldiek jarraituko dute, eta bi jarduera berezirekin osatuko da egun horietarako antolatutako programazioa. Lehenik eta behin, hilaren 14an (larunbata, 12:00etan) topaketa bat dago antolaturik David Bestuérekin, eta, ondoren, haren erakusketa bisitatuko da. Igandean, maiatzak 15, bisita eta ibilbide gidatu bat antolatu da museoan eta Jorge Oteizaren bilduman barna. Jarduera horrek Jorge Oteizaren obrara eginiko gerturatze bat proposatzen du, zeina Oteiza Museoaren bildumako parte baita. Museoko Hezkuntza Estetikoko Zerbitzuko arduradun Aitziber Urtasunek gidatuko du ibilbidea, eta artistaren obraren ezaugarrietan sakonduko du; ildo horretan, Oteizaren proiektu artistikoaren mugarri garrantzitsuenak aztertuko ditu, hasi figurazioaren lengoaietatik eta amaierako obraren abstrakzio espazialeraino. Jarduera guztiak doan izanen dira, eta ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea.

 

 

 

Museoen Nazioarteko Eguna 2022

Oteiza Museoaren programa

 

Maiatzak 13, ostirala

– Ateak zabaltzeko jardunaldia eta sarrera doan.

– David Bestuéren «Azaleratu» erakusketaren irekiera.

 

Maiatzak 14, larunbata

– Ateak zabaltzeko jardunaldia eta sarrera doan.

– Topaketa David Bestué artistarekin eta «Azalera» erakusketa bisitatzea.

12:00etan. Iraupena, gutxi goiti-beheiti: 50 minutu. Doako jarduera. Plaza mugatuak. Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea, recepcion@museooteiza.org helbidera idatzita.

 

Maiatzak 15, igandea

– Ateak zabaltzeko jardunaldia eta sarrera doan.

– Bisita eta ibilbide gidatua museoan eta Jorge Oteizaren bilduman barna. Jarduera horrek Jorge Oteizaren obrara eginiko gerturatze bat proposatzen du, zeina Oteiza Museoaren bildumako parte baita. Museoko Hezkuntza Estetikoko Zerbitzuko arduradun Aitziber Urtasunek gidatuko du ibilbidea, eta artistaren obraren ezaugarrietan sakonduko du; ildo horretan, Oteizaren proiektu artistikoaren mugarri garrantzitsuenak aztertuko ditu, hasi figurazioaren lengoaietatik eta amaierako obraren abstrakzio espazialeraino.

12:00. Iraupena, gutxi goiti-beheiti: 75 minutu. Doako jarduera. Plaza mugatuak. Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea, recepcion@museooteiza.org helbidera idatzita.

 

Maiatzak 18, asteazkena

 

– Ateak zabaltzeko jardunaldia eta sarrera doan.

 


De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org