Jarduerak

Ondere Jardunaldiak: Sarrera libreko egunak, ikustaldi gidatua eta lantegi pedagogikoa


  • Oteiza Museoak bat egingo du Ondare Jardunaldiekin. Horietan zehar, sarrera libreko 6 jardunaldi, zentrorako ikustaldi gidatua eta lantegi pedagogiko bat izango dira
  • Saioak 2020ko irailaren 25etik urriaren 4ra bitartean izango dira

 

Oteiza Museoak bat egingo du Europako Ondarearen Nafarroako Jardunaldien 2020ko edizioarekin. Horretarako ekintza-sorta bat garatuko du, bertan bilduz sarrera libreko 6 jardunaldi, zentrorako ikustaldi gidatua, hau Gregorio Diaz Ereño zuzendariarekin berarekin egingo da, eta familian egingo den “Museoa kartela batean. Bilduma berrizendatzen” lantegia.

“Hezkuntza eta Ondarea” da Oteiza Museoak programa berezi horren bitartez parte hartuko duen aurtengo Europako Ondare Jardunaldien leloa. Ildo horretatik, irailaren 25, 26 eta 27an eta urriaren 2, 3 eta 4an zehar, museorako sarrera librea eta doakoa izango den jardunaldi batzuk programatu dira. Horietan zehar bisitariek aukera izango dute museoko bilduma iraunkorraren erakusketa eta Oteizaren lantegi-etxea ikusteko.

Programaren barnean izango da, halaber, museoaren zuzendari Gregorio Diaz Ereñoren eskutik egingo den zentrorako ikustaldi gidatua. Bisitan zehar, eta Oteiza Museoa, arte- eta arkitektura-topaketa izenburuarekin, Oteizaren obraren funtsezko klabeak azalduko dira, Saenz de Oizak garatu arkitektura-proiektuari lotuta. Ikustaldia 2020ko irailaren 26an izango da, larunbata, 12:00etan.

Azkenik, programa osatzeko “Museoa kartela batean. Bilduma berrizendatzen” lantegia izango da, familian egingo den lantegia alegia, 4 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendutako doako jarduera. Lantegi hori urriaren 3an izango da, larunbata, 11:30etik 13:00ak arte, eta horretan parte hartzen duten haurrek heldu batekin joan beharko dute. Jarduera guztiak doan dira, eta aurrez erreserba egin behar da 948 332074 zenbakian edo recepcion@museooteiza.org helbidean.

Europako Ondarearen Nafarroako Jardunaldiek, Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak sustatuek, jarduera sorta bat biltzen dute asteburu batean zehar, hala nola ibilbideak, interpretazio paseoak, antzezpenak, ikustaldi gidatuak, lantegiak, hitzaldiak eta kontzertuak. Horien guztien bitartez, kultura ondareko ondasunik garrantzitsuenak bisita ditzakegu, normalean ikusteko aukera izaten ez den foru komunitateko leku batzuekin batera.

 

Ondare Jardunaldiak 2020. Jarduerak

Egitaraua:

1 Sarrera libreko jardunaldiak eta doako sarrera Oteiza Museoan

2020ko irailaren 25ean, ostirala – 10:00etatik 15:00ak arte.

2020ko irailaren 26an, larunbata – 11:00etatik 19:00ak arte.

2020ko irailaren 27an, igandea – 11:00etatik 15:00ak arte.

2020ko urriaren 2an, ostirala – 10:00etatik 15:00ak arte.

2020ko urriaren 3an, larunbata – 11:00etatik 19:00ak arte.

2020ko urriaren 4an, igandea – 11:00etatik 15:00ak arte.

 

2 “Oteiza Museoa, arte- eta arkitektura-topaketa”.

Doako ikustaldi gidatua Oteiza Museoaren zuzendari Gregorio Diaz Ereñorekin. 2020ko irailaren 26an, larunbata, 12:00etan.

Gehienez 15 pertsona. Toki kopuru mugatua. Ezinbestekoa da 948 332074 telefono-zenbakian edo recepcion@museooteiza.org helbidean aurrez erreserba egitea.

 

3 Museoa kartela batean. Bilduma berrizendatzen.

Lantegia familian

Museo bateko obrak kartela batez identifikatuta daude beti. Kartela horrek azaltzen digu obraren titulua, eta baita noiz egina den eta zein material edo teknika erabili diren ere. Zer gertatuko litzateke obra horietako kartelak aldatu eta titulu berriak asmatuko bagenitu? Zer gertatuko litzateke bilduma berri bat asmatuko bagenu?

Urriak 3, larunbata. 11:30etik 13:00ak arte.

4 eta 10 urte bitarteko haurrak heldu batek lagunduta. Gaztelaniaz eta euskaraz.

Gehienez 10 partaide. Ezinbestekoa da 948 332074 telefono-zenbakian edo recepcion@museooteiza.org helbidean aurrez erreserba egitea.


De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org