Jarduerak

Oroitzapenak. Eskulturak, abestiak eta beste istorio batzuk. Haur-kanpamentua. Apirilak 2-5


 

 

Haur-kanpamentua. Oroitzapenak. Eskulturak, abestiak eta beste istorio batzuk

Apirilaren 2tik 5era, 9:30etik 13:30era.

Gu edo gorputzak zeharkatzea erakusketan, objektuen eta soinuen memoriak artikulatzen du Maite Velazen esposizio-proiektuaren parte bat. Objektuen bidez ekarritako oroitzapen-ideia horretatik abiatu, eta zenbait pieza eskultoriko sortuko ditugu tailerrean. Horri esker, esperientzia askotarikoz eta aberasgarriz beteriko bide gisa ulertuko dugu haurtzaroa. Ildo horretan, marrazkia, instalazioa, musika eta beste zenbait hizkuntza baliatuko ditugu.

Nori zuzendua: 6 eta 12 urte bitarteko haurrei. Bi hizkuntzatan, gaztelaniaz zein euskaraz.  60 euro aste osoa. Plaza mugatuak. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, 948 332 074 telefonora deituta edo recepcion@museooteiza.org helbidera idatzita.

 



De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org