NOR NAIZ NI ZURETZAT? NOR NAIZ NI NIRETZAT?
Haurrentzako tailerra. 2023ko abenduak 26-29
Erretratua konstante bat da Oteizaren obran, bai bere garai figuratiboan, bai bere aro esperimental eta abstraktuenean. Baina, zer da erretratu bat?, zer elementu jaso behar ditu?, nola irudika dezakegu erretratatutako pertsonaren izaera, haren ezaugarri fisikoetatik haratago?
Jorge Oteizak Itziar Carreño emazteari egindako erretratuak abiapuntutzat hartuta, gai hori landuko dugu hainbat lengoaiatik, hala nola marrazkigintzatik, argazkigintzatik eta eskulturatik.
Abenduaren 26tik 29ra, 09: 30etik 13: 30era.
Hartzaileak: 6 eta 12 urte bitarteko haurrak. Elebiduna, gaztelaniaz/euskaraz.
50 euro aste osoa. Plaza mugatuak.
Aldez aurretik izena eman behar da 948.332074 telefonoan edo recepcion@museooteiza.org helbidean.
De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org