Jarduerak

Oteiza eraikitzen. Elkarte Fundazioarekiko proiektua: 2021 Otsaila-martxoa


“Oteiza eraikitzen” Elkarte Fundazioaren eta Oteiza Museoaren arteko lankidetza proiektu bat da. Abiapuntua “Oteizaren laborategi esperimentala” du, eta materia eraldatzeko prozesuak analizatzen ditu, modelatu, zulatze, aldaketa eta eraikuntza ariketak eginez horretarako.

Proiektuan bazterketa arriskuan dauden 16 eta 40 urte bitarteko 32 ikaslek hartzen dute parte. Kolonbia, Maroko eta Afrikako beste herrialde batzuetakoak dira, esaterako Nigeria, Senegal, Aljeria eta Ghanakoak, eta Elkarte Fundazioaren soldadurako lantegi profesional eta okupazionalean parte hartzen ari dira. Helburu nagusia metalaren arloan jasotzen ari diren prestakuntza arte eta eskulturaren munduarekin lotzea da, bide horretatik ikasleen autoestimua eta taldearen kohesioa indartzearren.

Museoarekin egingo dituzten lan-saioen ondoren, ikasle bakoitzak pieza proposamen bat prestatuko du, irakasleen laguntzarekin Elkarteren lantegietan garatzeko moduko bat, ariketa pertsonal gisa; taldekide guztiek egiten dituzten piezek, baturik, eskultura-familia txiki bat sortuko dute.

Proiektua Oteiza Museoa garatzen ari den “Artea gizarte integrazioko ekosistema gisa. Artea, osasuna eta inklusioa” programaren parte da; izan ere, programa horren helburua izaera sozialeko beste erakunde eta kolektibo batzuekin elkarlaneko pedagogia-tresnak partekatzea da. Lankidetza irekia da eta, horrenbestez, edozein erakundek du aukera, interesa izanez gero, lankidetzarako proposamenak aurkezteko.

 


De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org