Jarduerak

Oteiza Fundazioak 45 obra lagako ditu Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan erakusketarako


  • Erakusketa San Telmo Museoan aurkeztuko da, Bancaja Fundazioan egon ondoren

Oteiza Fundazioak parte hartzen du Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan erakusketan. Valentziako Bancaja Fundazioan egon ondoren, erakusketa Donostiako San Telmo Museoan egongo da, 2022ko apirilaren 8tik urriaren 2ra bitartean.

Javier Gonzalez de Durana komisario izango duen erakusketak artista bien obra aztertzen du batera, XX. mendeko europar eskulturaren funtsezko bi figuraren arte-produkzioa erakutsiz, haien heriotzatik ia hogei urte igaro eta gero. Erakusketak artista bien eskulturen arteko solasaldia eragingo du, bi hamarkadatan zeharreko produkzioan oinarrituta. Izan ere, denbora horretan zehar Oteizak eta Chillidak elkar ezagutu, iragan mendearen erdialdeko lengoaia artistikoak berritzeko prozesuan parte hartu, eta bakoitzak arreta eta interes handia erakutsi zuen bestearen obrarekiko

Oteiza Fundazioak lagako dituen obrak 13 eskultura eta 32 marrazki dira, Oteizaren zenbait sorkuntza-alditakoak horiek. Tartean dira Arantzazuko proiektuarekin lotutako piezak, eskulturaren irekitze eta desokupazio prozesuekin lotuak, eta baita berrogeita hamarreko hamarkadako azken urteetan landu zituen konklusio obrak ere. Mailegu hau osatzeko, Oteiza Museoaren Artxiboak lagatako dokumentu eta argitalpen ugari izango dira.

Mailegua Oteiza Fundazioak eta San Telmo Museoak izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren barnean kokatzen da, eta erakusketa-aldian zehar elkarrekin garatzeko jarduerak ere jasotzen ditu. Alde batetik, maiatzaren 28an (17:00 h) Oteiza: laborategi esperimentala lantegia egingo da, zentro bietako pedagogia atalen arteko lankidetzaren emaitza gisa. Bestetik, ekainaren 4an Oteiza Museoak espazio honetarako bisita berezi bat hartuko du, San Telmotik antolatu bat alegia. Azkenik, Oteiza Museoko kontserbatzaile Elena Martinek parte hartuko du “Oteiza eta Chillida, topaleku duten Arantzazuko basilikan” mahai-inguruan. Ekitaldia maiatzaren 11n izango da (19:00 h), erakusketa honen harira antolatutako egitarau publikoaren barnean.

 


De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org