Jarduerak

“Oteiza Museoaren irakurketa kolektiboak” bisita-solasaldia


Bisita-solasaldiak Museoko bildumara hurbiltzeko era desberdin eta askotariko bat proposatzen du, ikuspegi propio, kritiko eta gogoetazko batetiko hurbilketa bat, beste parte hartzaileekin partekatzeko.

Topaketa horietako bakoitzean, Museoak bide bat eskainiko du, 6 obratatik abiatuta, bisitariak, 30 minutuko ibilbide libre batean, aretoetan zehar aztertu beharko duen gai jakin baten inguruan.

Ondoren, parte hartzaileak areto batean bildu, eta ikusitako piezen gaineko gogoetak partekatuko dituzte, begiradak eta jarrerak batuko dituen ariketa batez, Museoko bitartekari bat dutela lagun. Topaketa horren bitartez, Oteiza Museoaren eta bertako bildumaren irakurketa kolektibo berriak sortu ahal izango dira, aniztasun eta askotarikotasun irizpideen ildotik.

Jarduerak 4 ibilbide dauzka:

Uztailak 19, igandea, 12:00 h. Aurpegiera Oteizaren eskulturan.

Uztailak 26, igandea. 12:00 h. Geometria ezkutuak.

Abuztuak 2, igandea. 12:00 h. Espazioaren desokupazioa. Eskultura ulertzeko modu berri bat.

Abuztuak 16, igandea. 12:00 h. Eskultura poema gisa.

Jarduera hori baldintzarik egokienetan egingo da. Beraz, segurtasun tarte egokia mantendu ahal izango dugu une oro, bisitaren esperientzia beste parte hartzaileekin partekatzen dugun aldi berean.

Doakoa, aurrez Museoko sarrera aurkeztuta. Gehieneko pertsona kopurua: 10 parte hartzaile saioko. Aurrez erreserba egin behar da didactica@museooteiza.org helbidean edo 948332074 telefono-zenbakian.


De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org