Jarduerak

Pedagogia Kritikoak. Irakasleentzako prestakuntza


 

Kurtsoen  helburua irakasleak Oteizaren obrara hurbiltzea da, betiere metodologia ireki eta partaidetzazko batetik, ikasgelan landu daitezkeen proiektuen lagungarri gisa. Prestakuntza era erdi presentzialean jorratuko da, museoko lana eta online prestakuntza konbinatuta.

Jarduera guztiak doakoak dira. Asistentzia ziurtagiria emanen da.

Ikastaroak gaztelaniaz izanen dira, baina dokumentazioa eta bibliografia euskaraz emanen dira.

Posta elektroniko bidezko erreserbak helbide honetan: didactica@museooteiza.org

 

 

  • Dibertsitatearen artea. Integrazioa, interrelazioa eta konexioa arte-hezkuntzaren praktikan

Datak: lehen taldea 2020ko azaroaren 23 eta 24, bigarren taldea 2021eko otsailaren 10 eta 11 . Ordutegia: asteazken eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00ak arte. Taldeak zehaztu beharreko online saioak.

Iraupena: 4 lan-saio (2 presentzial eta 2 birtual). P

Hartzaileak: heziketa arautuaren barnean zein horretatik kanpo dibertsitate funtzionaleko kolektiboekin lan egiten duten irakasleak.

 

  • Jorge Oteiza esperimentazio prozesuan. Eskultura laborategi gisa

Datak: lehen taldea 2020ko azaroaren 25 eta 26, bigarren taldea 2021eko otsailearen 17 eta 18.

Ordutegia: asteazken eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00ak arte. Taldeak zehaztu beharreko online saioak. Iraupena: 4 lan-saio (2 presentzial eta 2 birtual)

Hartzaileak: Jorge Oteizaren obratik abiatuta ikasgelan arte-hezkuntzaren praktika lan tresnatzat erabiltzeko interesa duten Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleak eta hezkuntza ez formalekoak.

 

 

  • Jorge Oteiza. Transbertsalitatea lengoaiatzat artean

Datak: lehen taldea 2020ko abenduaren 2 eta 3, bigarren taldea 2021eko otsailearen 24 eta 25. Ordutegia: asteazken eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00ak arte. Taldeak zehaztu beharreko online saioak. Iraupena: 4 lan-saio (2 presentzial eta 2 birtual)

Hartzaileak: Geografia eta Historia, Artearen Historia, Marrazketa, Heziketa Plastikoa eta Ikusizkoa eta Matematikak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleak, eta artetiko transbertsalitatean interesatutako irakasle oro.

 

 

 


De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org