16 April 2020

Oteiza ICO Museoko “Sáenz de Oiza. Artes y oficios” erakusketan

Jorge Oteizaren obrak leku nabarmena hartuko du aurten Madrilgo ICO Museoan otsailaren 6tik maiatzaren 10era bitartean ikusgai egongo den “Sáenz de Oiza. Artes y oficios” erakusketan. Zehazki, Oteiza Museoak bere bildumako 14 obra laga ditu, XX. mendeko arkitekturako izen handienetakoa den Francisco Javier Saenz de Oizaren (Kaseda-Nafarroa, 1918 – Madril, 2000) jaiotzaren mendeurrenaren ospakizunarekin lotutako […]


26 March 2020

“Oteiza lagunartean” online lantegia

Oteiza lagunartean programa sareko programa komunitario bat da. Horretan, museoak gonbidatu egiten zaituzte Jorge Oteizaren eskultura-lana familiako jolasetik, lagunartetik, eta material sinpleak erabiliz berrinterpretatzeko. Ez dago planteamendu bakoitzarentzako erantzun itxirik, zuen irudimenak eta zuen esperimentatzeko gogoak jarriko dute muga. Eta emaitzak partaide guztiekin partekatzearren, egiten duzuen lanaren irudi edo bideo bat bidali ahal izango duzue Museoaren […]


2 March 2020

Oteiza Museoak eta Mentalia osasun klinikak garapen pertsonalerako eta sormena sustatzeko proiektu bat garatuko dute eskultorearen laborategi esperimentalaren inguruan

“Jorge Oteizaren eskultura-prozesuen gaineko begirada esperientziatik” da 14 egoiliarrek parte hartuko duten programaren izena Oteiza Museoak eta Iruñeko Mentalia Osasun Mentaleko Klinikak “Jorge Oteizaren eskultura-prozesuen gaineko begirada esperientziatik” proiektua garatu dute. Horren xedea zentroko egoiliarren arteko harremanak hobetzea da eta, horretarako, sorkuntza-lan komuna garatuko dute, sormena sustatuz garapen pertsonala hobetzearren. Lana garatzeko abiapuntua Oteizaren “Laborategi esperimentala” izan […]


11 February 2020

Oteiza Artiumeko “Zeru bat, hamaika bide. Prácticas artísticas en el País Vasco entre 1977 eta 2002” erakusketan

Oteizaren obra eta pentsamendua izango da Gasteizko Artium Museoak 2020ko otsailaren 7tik 2021eko otsailaren 7ra bitartean egingo duen “Zeru bat, hamaika bide. Prácticas artísticas en el País Vasco entre 1977 y 2002″ erakusketan, Oteiza Museoak lagatako hainbat dokumentu eta argazkiren eta ikusizko poema baten bitartez. Guztira 28 elementu dokumental dira, Oteizaren eskuizkribuak eta makinan idatzitako testuak zein […]


30 January 2020

“El muro de Jorge Oteiza. Un sistema para proyectaren el espacio” argitalpen berria

Joaquin Lizasoain irakasle eta arkitektoak eskultorearen pentsamendu estetikoaren funtsezko paradigmetako bat aztertzen du   Argitalpena: El muro de Jorge Oteiza. Un sistema para proyectar en el espacio Egilea: Joaquin Lizasoain Editorea: Jorge Oteiza Fundazio Museoa eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren (COAVN) Nafarroako Ordezkaritza, Eguesibarko Udalarekiko lankidetzan. 374 or. Prezioa: 23 euro.   Murrua, Jorge Oteizak espazioari buruzko […]


14 January 2020

Jaione Apalategi, Oteiza Fundazioaren presidente berria

Moneok Fundazioari lotuta segituko du Fundazioko patronatu-kide eta ohorezko presidente gisa Gaur, 2020ko urtarrilak 14, Oteiza Fundazioaren patronatuak erabaki du Jaione Apalategi irakaslea Jorge Oteiza Fundazio Museoaren presidente berri izendatzea. 2014ko martxoaren 23az geroztik karguan aritu den Rafael Moneoren tokia hartuko du Apalategik. Jaione Apalategi, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko Didaktika eta […]



De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org