11 February 2020

Oteiza Artiumeko “Zeru bat, hamaika bide. Prácticas artísticas en el País Vasco entre 1977 eta 2002” erakusketan


Oteizaren obra eta pentsamendua izango da Gasteizko Artium Museoak 2020ko otsailaren 7tik 2021eko otsailaren 7ra bitartean egingo duen “Zeru bat, hamaika bide. Prácticas artísticas en el País Vasco entre 1977 y 2002″ erakusketan, Oteiza Museoak lagatako hainbat dokumentu eta argazkiren eta ikusizko poema baten bitartez.

Guztira 28 elementu dokumental dira, Oteizaren eskuizkribuak eta makinan idatzitako testuak zein Oteiza Museoaren artxiboko irudiak, esaterako Euskal Herriko kultur politikari buruzko aipamenak, Oteizak museo esperimentalerako pentsatutako zirriborroak, Gasteizen museo bat eraikitzeko proiektuari buruzkoak, eta baita Oteizak berak eta Nestor Basterretxeak egin Sabin Etxearen proiektuko irudi asko ere. Dokumentazio multzo nagusi horren osagarri, “Ilbetea Fiteron” ikusizko olerkia izango da.

Artium Museoko bildumaren funtsak ditu ardatz erakusketa honek, eta euskal testuinguruan garatutako praktika artistiko eta kulturalei buruzko gogoeta zabala egiten du. 1977. urtea da erakusketaren abiapuntua, gertaera politiko, sozial eta kultural handien garaiaren hasier: besteak beste, lehenengo hauteskundeak egin ziren, lau hamarkadako diktaduraren ondoren, edo instituzio-esparru berri bat sortu zuten legeak aldarrikatu ziren. Aldi horretan egin ziren, orobat, Emakumearen I. Jardunaldiak, hiru urte geroago Euskal Herriko Unibertsitatea izango zen hartan. Bi hamarkada baino gehiago hartzen dituen duen erakusketa hau 2002. Urtean amaitzen da, Artium Museoa ireki zen urtean.

Jorge Oteiza, Ilbetea Fiteron

Praktika artistikoak, kultura-adierazpenak eta prozesu historikoak lotuz, erakusketak, besteak beste, honako gai hauek jorratzen ditu: aldi horretan gertatutako instituzionalizazio-prozesuak, artisten parte-hartzea kultura-politiken eraketan, praktika artistikoen eta gizarte-mugimenduen arteko gurutzaketak, kontzientzia feminista sortzea edo XX. mendearen amaieran tokikoaren eta globalaren artean izandako tentsioak. Gure egungo orainaren konplexutasuna eta aberastasuna erakusten duten ahotsen, moduen eta egiteko moduen batura, iragan hurbilari begira.

 

 


De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org