16 April 2020

Oteiza ICO Museoko “Sáenz de Oiza. Artes y oficios” erakusketan


Jorge Oteizaren obrak leku nabarmena hartuko du aurten Madrilgo ICO Museoan otsailaren 6tik maiatzaren 10era bitartean ikusgai egongo den “Sáenz de Oiza. Artes y oficios” erakusketan.

Argazkiak: César González

Zehazki, Oteiza Museoak bere bildumako 14 obra laga ditu, XX. mendeko arkitekturako izen handienetakoa den Francisco Javier Saenz de Oizaren (Kaseda-Nafarroa, 1918 – Madril, 2000) jaiotzaren mendeurrenaren ospakizunarekin lotutako ekitaldien barnean antolatu den erakusketa horretarako.

Erakusketan Oteizaren obra multzo oso bat egongo da ikusgai. Saenz de Oizak harreman pertsonal eta profesional estua izan zuen Oteizarekin, eta proiektu askotan elkarlanean aritu ziren, esaterako Arantzazuko basilikaren berrikuntzan, “Santiago Bideko Kaperaren” proiektuan eta Bilboko Alondegikoan. Horiez guztiez gain, Altzuzako Oteiza Museoaren eraikuntzan ere bere lankidetza eskaini zuen Oizak. Zehazki, erakusketak Arantzazuko proiektuari lotutako 7 pieza erakutsiko ditu (“Oizaren Andre Maria” tartean), Oteizaren proiektu esperimentalari zegozkionak eta garatu zituen espazioaren desokupazio prozesuei lotuak.

Erakusketak, Saenz de Oizaren sorburura eta honek garai hartako espirituarekin izan zuen harremanera hurbildu ondoren, arkitektoaren mundu pertsonala eta obra aurkezten dizkigu, Oizaren begiradak hartzen zuen espektro zabaleko artista multzo txiki batek lagunduta. Ibilbideak lagun horien arteko adiskidetasuna gogorarazten digu. Izan ere, lagun horiek presente eta partaide izan ziren, bai bere arteaz bai mezenasgoaz, Oizaren proiektuetako askotan, eta haren arkitekturaren kontzepzio eta garapen librerako iturriak aberastu zituzten.


De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org