26 March 2020

“Oteiza lagunartean” online lantegia


Oteiza lagunartean programa sareko programa komunitario bat da. Horretan, museoak gonbidatu egiten zaituzte Jorge Oteizaren eskultura-lana familiako jolasetik, lagunartetik, eta material sinpleak erabiliz berrinterpretatzeko. Ez dago planteamendu bakoitzarentzako erantzun itxirik, zuen irudimenak eta zuen esperimentatzeko gogoak jarriko dute muga.

Eta emaitzak partaide guztiekin partekatzearren, egiten duzuen lanaren irudi edo bideo bat bidali ahal izango duzue Museoaren sareetara

  • Korearra

Eta emaitzak partaide guztiekin partekatzearren, egiten duzuen lanaren irudi edo bideo bat bidali ahal izango duzue Museoaren sareetara. Besteen lana ikusteak lagundu egingo digu Jorge Oteizak 1950ean brontze galdatuz egin zuen Korearra obrari buruz ideia berriak izaten eta gure begirada zabaltzen.

Korearrak gora jasotzen ditu eskuak, eta hankak zabaltzen, dantzan ariko balitz bezala; nor da, baina, benetan irudi hori? Pozik al dago, haserre agian? Gizonezkoa ala emakumezkoa? Gaztea ala heldua? Koreatik al dator benetan? Gainera, Oteizari ahantzi egin zaio arropaz janztea, eta ez dirudi eroso dagoenik. Janzten, izena jartzen eta historia bat ematen lagunduko al diguzue?

Ariketa eta materialak:

  • Silueta marraztu dezakezue, obraren argazkia kalkatuz, eta ondoren aurpegiera eta arropak pintatu.
  • Paperean ere ebaki dezakezue silueta, edo buztinez modelatu eta, ondoren, behar duen arropa egin, paperez edo kolorezko oihalez esaterako.
  • Gure Korearrak denbora luzea darama hemen bizi izaten, eta oraindik ez du izenik; beraz, ez ahantzi izena jartzea eta duen historia guri azaltzea.

Lana amaitzen duzuenean emaitzen irudi edo bideo bat partekatu dezakezue #OteizaCoreano traolarekin, eta Instagram, Twitter eta Facebook-eko gure sareekin lotu, eta denon artean obrak komentatuko ditugu, elkarrekin ikasi eta barre egitearren. Ekin bada!!

 

  • Mikelats eta Atarrabi

Oteiza lagunartean programa sareko programa komunitario bat da. Horretan, museoak gonbidatu egiten zaituzte Jorge Oteizaren eskultura-lana familian egin jolasetik, lagunartetik, eta material sinpleak erabiliz berrinterpretatzeko. Ez dago planteamendu bakoitzarentzako erantzun itxirik, zuen irudimenak eta zuen esperimentatzeko gogoak jarriko dute muga.

Bigarren honetan, Oteizaren Mikelats eta Atarrabi obra berrikustea proposatzen dizuegu. Oteizak 1935ean egin euskal mitologiako bi figuraren interpretazio partikular bat da, igeltsuz egina, eta Museoko areto nagusian dago ikusgai.

Mikelats eta Atarrabi euskal mitologiako erregina dugun Mariren semeak dira. Elezaharrak dioenez, Atarrabi ikastera bidali zuten, anaia txikiarekin, deabruaren kobazulora. Biek asko ikasi behar izan zuten han, zenbait urtetan zehar. Ikasketak amaitu ondoren, deabruaren atzaparretatik askatu behar zituzten. Alabaina, azken unean honek esan zien bietako bat baino ezingo zela kobazulotik irten, eta besteak bertan geratu beharko zuela bizi izaten.

Eguna iritsita, Mikelatsi egokitu zitzaion kobazuloan geratzea. Alabaina Atarrabik, anaia nagusia izateaz gain oso bihotz onekoa baitzen, erabaki zuen deabruaren esklabo geratzea, anaia libre atera ahal izan zedin.

Oteizaren eskulturan ikus dezakezuen bezala, biek antz handia dute, baina garbi dago bata onbera zela eta bestea ez. Sarritan pertsonak, objektuak, antzekoak izaten dira, baina aldi berean desberdinak.

Ariketa:

  • Interneten ikertu Mikelats eta Atarrabiren istorio osoa, abentura izugarri horren xehetasun guztiak ezagutzeko.
  • Etxean zure inguruan dauzkazun objektuak aztertu, eta bilatu antzekoak diren baina, aldi berean, desberdinak diren objektu edo formak.
  • Elkarren ondoan jarri, eta argazki bat egin mugikorrarekin.
  • Azkenean, izena jarri irudiari, kontrako aldeak, aldi berean osagarriak ere izan daitezkeenak, nabarmenduta (ona-txarra/txikia-handia/biguna-gogorra/zuria-beltza). Zenbat eta gehiago aurkitu dibertigarriagoa izango da jolasa.

Egilea: Joxemi Halika

Lana amaitzen duzuenean emaitzen irudi edo bideo bat partekatu dezakezue, #OteizaMikelats traolarekin, eta Instagram, Twitter eta Facebook-eko gure sareekin lotu, partekatu ahal izan dezagun, eta denon artean obrak komentatuko ditugu, elkarrekin ikastearren. Ekin bada!!

 


De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org