5 August 2020

Oteiza Malagako Carmen Thyssen Museoko “Maskarak” erakusketan


Jorge Oteizak 1953an egin zuen Apostolu burua lana, Arantzazuko basilikako fatxadan egin behar zuen esku-hartzerako landu zuen pieza multzoaren barnekoa, Malagako Carmen Thyssen Museoan izango da, 2021eko urtarrilaren 10 arte ikus daitekeen “Máscaras, Genealogías de la identidad Moderna” erakusketaren parte gisa.

Argazkia: Luis Prieto

Kareharri zuriz egindako obra hori Jorge Oteiza Fundazio Museoaren bildumakoa da, eta maileguan laga zaio Lourdes Moreno eta Luis Puelles komisario dituen erakusketa proiektu horri.

Argazkia: Carmen Thyssen Fundazioa

Erakusketak maskararen gaineko gogoeta oso bat planteatzen du, arte modernoan giza irudia irudikatzen duen elementu eraldatzailetzat, eta artista askoren obra jasotzen du gainera, tartean baitira Francisco Goya, Paul Gauguin, Andre Derain, Salvador Dali, Fernand Leger, Giorgio De Chirico, Wilfredo Lam, Remedios Varo, Pablo Picasso, Amadeo Modigliani, Emil Nolde, Jose Gutierrez Solana, Pablo Gargallo, Nikolas Lekuona edo Maruja Mallo, besteak beste.


De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org