Oteiza Museoaren Didaktika Zerbitzuak zenbait programa prestatu  ditu 2017-2018 ikasturtean zehar garatzeko. Programa horiek, zazpi guztira, pedagogiaren eta heziketaren arloan garatuko dira, eta helburu izango dute Oteiza Museoaren erabiltzaile askotarikoei tresnak eta esperientzia pedagogikoak eskaintzea. Hola, programazio horrek osatu egingo ditu eskola kanpainako jarduerak eta erakusketa-eskaintzari lotutako programa osagarriak.