Oteiza Museoaren Pedagogi Zerbitzuak artistak gogoan zituen heziketa lanak garatzen eta sozializatzen ditu, esate baterako sortzaileen prestakuntza esperimentala eta, batez ere, haurren heziketa estetikoa. Museoaren pedagogi proiektuek jarduera ardatz komun bat dute: esperimentazioa, ikasteko lanabes gisa. Jorge Oteizak espresioaren esparru komunetan, hala nola eskultura, poesia, filologia edo filosofian erakutsitako sorkuntza lan askotarikoa ere bada Museoak arte lengoaiak gizarte eta eskola esparrura egokitzeko duen heziketa mailako erronkaren zati. Ildo honetatik, Zerbitzuak kudeatu egiten ditu inguruko ikastetxeetako ikasleentzat landutako proiektu espezifikoak, beste gizarte arloetara zuzendutako beste programa didaktiko batzuekin batera.

Kontaktuan jartzeko didactica@museooteiza.org