Jorge Oteiza Fundazio Museoa zerbitzu publikorako erakunde kultural pribatua da. Nafarroako Gobernuak finantzatzen du eta Jorge Oteizak 1992. urtean Nafarroari emandako ondare aberatsa zaindu eta ezagutzera ematea du xedea.

Fundazioak Jorge Oteiza (Orio, 1908; Donostia, 2003) du izena, eta berari dagokio bere ondare osoa zaintzea, artatzea eta katalogatzea, hala nola ondare hori hedatzeko baliabideak eskuratzea eta Fundazioaren estatutuetan aurreikusten diren ikerketa proiektuak, sortzaileak berak 1996an izenpetutakoak, abian jartzea.

Patronatuko presidentea Rafael Moneo da eta idazkaria Dori Lopez Jurio, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendari Orokorra. Patronatuan dira, halaber, Nafarroako Kultura Departamentuko kontseilari Ana Herrera, Marisa Sáenz de Oiza arkitektoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle Jaione Apalategi, Juan Antonio Urbeltz folklorista, Jose Angel Irigaray idazlea, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko irakasle eta margolari Xabier Morrás, Nafarroako Gobernuaren aurrekontuetako zuzendari nagusi Begoña Urrutia, eta Fernando Redón arkitektoa.

Oteiza Fundazioaren Estatutuak