• Oteiza y los nuevos paradigmas científicos
  • Egilea: Ignacio Sánchez Simón
  • Editorea: Jorge Oteiza Fundazio Museoa, Kutxaren Gizarte Ekintzarekiko elkarlanean
  •  328 or. 18 €

zoom
Oteiza y los nuevos paradigmas científicos lanaren abiapuntua, berriz, Oteizaren lan idatzian, are eskulturako obretako batzuen izenburuetan, kontzeptu zientifiko ugari agertzea da; kontzeptu horiek alderdi epistemologiko, kimiko, mediko, fisiko eta matematikoarekin lotuta daude. Terminologia zientifiko ugari agertzeak asmo bikoitz bat erakusten du, ezen batetik estetika eraman egin nahi du zientzia epistemologikoen zehaztasun mailaren pareko batera, eta bestetik terminologia horren bidez sostengu eman nahi die tesi ontologikoei; horixe diosku Sánchez Simónek.

Oteizak bere tesiak erakusteko eta azaltzeko erabiltzen zituen kontzeptu zientifikoen inguruko arazoak jorratzen ditu liburu honek. Gai asko eta asko ukitzen ditu, tartean direla gai zehatzak eta mugatuak ere, diziplinetan arrazionalen eta abstraktuenaren eskutik, hots, matematikaren eskutik doazenak berak. Eta diziplina horren barnean dago XIX. mendeko geometriaren abstrakzio prozesuaren eta Oteizaren obrakoaren arteko lotura nagusi eta ezkutukoena: dimentsio kontzeptuari dagokionez Georg Cantor-ek 1877an egindako aurkikuntzak eragindako krisia. Horrela, Cantor-en eta Oteizak bere eskultura-epearen amaieran adierazitako “Denboraren eta Espazioaren arteko lotura eten” beharraren bategitea dago azterketa honetako tesi nagusiaren oinarrian, “etete” helburu hori lortzearren proiekzioa baliatu ordez sekzioaz, ebakiduraz egiten den erabilera pribilegiatuarekin batera; izan ere, ebakiduraren bidez, bere eskultura-lan osora zabaltzen du murru kontzeptua artistak, “hiperespazio baten laburpen-ebakidura” gisa.