• Oteiza y Unamuno: dos tragedias epigonales de la modernidad
  • Egilea: Juan Arana Cobos
  • Editorea: Jorge Oteiza Fundazio Museoa, Kutxaren Gizarte Ekintzarekiko elkarlanean
  • 122 or. 18 €

zoom

Oteiza y Unamuno: dos tragedias epigonales de la Modernidad izenekoak, aztertu egiten du Bilboko autoreak Oteizarengan izandako eragin handia, bai artistaren pentsamendua itxuratzeko unean izandakoa bai gatazka erlijioso unamunoarrarekin identifikatzean jaso zuena.

Liburu honek Oteizari bere ikerkuntza artistiko eta intelektual osoan zehar lagundu zion oinarrizko filosofotzat aztertzen du Unamunoren presentzia, gogoan izanik, halaber, bizitzaren ikuspegi tragikoa filosofo harengandik bereganatu zuela artistak. Arana Cobosek dioenez, Oteizak luze eta zabal aipatzen du filosofoa bere hainbat obratan, esaterako Estatuaria megalitiko amerikarraren ulerpen estetikoa, Quousque Tandem…! edota Gogo jardunak tunelean lanetan, eta behin eta berriro aipatzen ditu gai erabat unamunoarrak eta haren ideiekin zuen etengabeko solas edo borroka. Unamunori busto berantiar bat eta ohar eta idazki argitaragabe ugari eskaini zizkion Oteizak, Arana Cobosek dioskunez. Autore biak bat datoz, gainera, fikzioaren bidez errealitate bat sortzeko eskakizunean; sortze lan horren xedea ageriko geldialdiko kultur egoerak, esaterako pentsamendu modernoaren krisia, berritzea da.