Jorge Oteizaren obren edizio kritikoak Jorge Oteiza Museo Fundazioak 2006. urtean ekin zion argitalpen mota hauek kaleratzeari, eskultorearen obra idatziak berritu eta Oteizaren pentsamendu estetikoa hedatu eta horretan sakontzeko asmoz.

Oteiza Museoaren Koadernoak Oteiza Museoak koaderno bilduma bat editatu du Jorge Oteizaren ekoizpen artistikoarekin zerikusia duten alderdi monografikoak aztertzeko. Argitalpen horren helburua da Oteizaren obra ulertu eta hedatzen laguntzen duten alderdietan eragina duten testu, ikerketa eta bestelako elementuak jasotzea, Museoaren beste argitalpenak osatzeko, eta luzeak izateagatik beste argitalpen batzuetan lekurik izan ez duten testuak jasotzeko. Izenburu guztiak euskaraz zein gaztelaniaz argitaratuko dira.

Beste hainbat argitalpen Fundazioak beste hainbat obra ere argitaratu ditu, ikerketa lanak eta eduki pedagogikoa duten testuak esate baterako, Jorge Oteizaren pentsamendu estetikoa hobeto ulertzen laguntzeko asmoz.

 

Interpretazioak: