Oteiza Museoa espazio monografiko bat da, eskultore eta artista integral estimatu eta aintzatetsi haren bilduma pertsonala jasotzen duena. Oteizaren (Orio, 1908 – Donostia, 2003) bilduma horrek 1.690 eskultura eta Klarion Laborategian sartutako lan esperimentaleko 2.000 pieza ditu, marrazki eta collage sorta zabal batekin batera. Museoa Altzuza herrian dago, Nafarroan, landa inguru batean, Iruñetik 9 kilometrora, eta erakusgai du artistaren obraren aukera adierazgarri bat, hau da, bere Propósito Experimental lanaz 1957ko Sao Pauloko Bienaleko Sari Nagusia eskuraturik nazioarteko panoraman agertu eta XX. mendeko eskulturaren sortzaile handienetakoa izandako haren lanen aukera adierazgarri bat. Oteiza Museoa Francisco Javier Sáenz de Oiza arkitektoaren obra bat da; honek hormigoi gorrixkaz eginiko kubo handi bat proiektatu du, espazio oteitzarraren metafora baten antzera, Jorge Oteizak 1975az geroztik izan zuen etxebizitza ere bertan bilduz.
Astelehenetan: itxita, jaiegunak barne.
Asteartetik ostiralera: 11:00etatik 15:00era.
Larunbatetan: 11:00etatik 19:00ra.
Igandetan eta jaiegunetan: 11:00etatik 15:00era.
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean Museoa itxita egongo da, eta baita abenduaren 24 eta 31n ere 13:00etatik aurrera.
Igandeetan eta jaiegunetan: 11:00etatik 15:00era.
Ikustaldia ordaindu beharrik ez dute izango Europar Batasuneko 18 urtez azpiko pertsonek, 65 urtetik gorakoek, erretiratuek eta gutxienez 100eko 33ko minusbaliotasun maila dutenek, betiere egoera horiek aurrez egiaztatuta.
Ostiralero sarrera dohainik jaiegunetan izan ezik
Txarteldegia Museoa baino ordu erdi lehenago ixten da.
Museora 25 pertsonatik gorako talderik etorri behar izanez gero, aurrez jakinarazi behar da, (+34)948332074 telefono-zenbakian, baimendua izan dadin. 9:00etatik 15:00ak arte.
Jorge Oteiza Museo Fundazioak ikustaldi gidatuak eskaintzen ditu artearen profesionalen eskutik. Hauek adituak dira bilduma iraunkorrari eta eraikinaren arkitekturari dagokienez. Ikustaldian, gehienez, 25 pertsonako taldeak izaten dira, eta euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez egin daiteke. Honen prezioa 120 eurokoa da. Kopuru hau erantsi egiten zaio sarreren prezioari, eta behintzat astebete lehenago egin behar dira erreserbak (recepcion@museooteiza.org – T: 948332074).
De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org