Erakusketak

Jarduerak

Masatik espaziora. Ibilbide gidatuak Oteiza Museoko bilduman zehar. 2021 uztaila – abuztua

Jarduera honek Oteiza Museoko bildumaren parte den Jorge Oteizaren obrara hurbiltzea proposatzen digu, eta eskultorearen obraren klabeak aztertzea. Ibilbide gidatu horretan zehar artistaren prozesu eskultorikoetan eta obraren ezaugarrietan sakonduko da, hark garatu zuen proiektu artistikoaren mugarri garrantzitsuenak aztertuz, figurazioaren lengoaietatik konklusio obrako espazio abstrakzioraino iritsita. Udako jarduera hori uztail eta abuztuko igande guztietan izango da, […]


Oporrak. Paseo situazionista. Uztailak 31

Fermin Jimenez Landak gidatutako ibilaldi kolektiboa, Iruñean instalatutako Oteizaren eskulturen arteko distantziarik laburrena eginez. Halako espiritu situazionista batekin, saihestu egingo dira hirian zehar ibiltzeko uneko inertziak, topaketa harrigarriak bilatzeko arau bati jarraikiz.   2021eko uztailak 31, larunbata. Irteera 11:00etan, Gazteluko Plazan jarritako Jorge Oteizaren “Unitate hirukoitz eta arina” obratik. Toki kopuru mugatua. Aurrez izena eman […]


Online topaketa Itziar Okariz eta Jon Mikel Eubarekin

Online topaketa honen helburua solasaldi bat egituratzea da, hain zuzen Oteiza Museoan erakusten den “Estatuak” proiektuaren ezaugarrietan eta proiektu horrek Itziar Okarizen sorkuntza-praktiken barnean duen esanguran sakontzeko. Topaketako partaideak Itziar Okariz bera eta Jon Mikel Euba artista izan dira, eta Oteiza Museoko zuzendariorde J.P. Huercanos aritu da moderatzaile.


Lantegiak familian

Erakusketa honek aukera ematen du adierazpen tresna zeharo garrantzitsuak, hala nola ahotsa, gorputza edo idazketa, haurrekin esploratzeko. Laneko agertoki honetatik familian egiteko 2 lantegi programatuko dira: — 2020ko azaroak 22, igandea. 11:00etatik 13:00ak arte. Gure gorputza, gorputza baino askoz gehiago. — 2021eko urtarrilak 3, igandea. 11:00etatik 13:30 arte. Eskulturak amesten ditugu, eskultura idazten dugu. Partaideak: […]


Ikustaldi gidatua “Estatuak” erakusketara

2020ko abenduak 27, igandea. 12:00etatik 13:00ak arte. Doakoa, aurrez Museoko sarrera erosita. Toki kopuru mugatua. Aurrez izena eman behar da, recepcion@museooteiza.org helbidean edo 948332074 telefono-zenbakian.


Itziar Okariz artistarekiko topaketak eta erakusketarako bisita

2020ko urriak 31, larunbata, 12:00etan. Doakoa, aurrez Museoko sarrera erosita. Toki kopuru mugatua.. Aurrez izena eman behar da, recepcion@museooteiza.org helbidean edo 948332074 telefono-zenbakian.


Gorputza eta ahotsa. Ikasgelan ikasteko tresnak” ikastaroa. Otsailak 12-14

Hezkuntza-praktika alternatiboetan interesatuta dauden esparru formaleko zein ez formaleko irakasle eta hezitzaileei zuzendua. Gaur egun, artearekin eta sormenarekin lotutako hezkuntza-praktika gehienek ikusizko behaketa hartzen dute abiapuntu, eta formaren, kolorearen eta materialaren erabilera dute lan tresna nagusi. Alabaina, ikusizko esperientzia ororen oinarria pertzepzio jardueran dago eta, hori hobeto garatzeko, gure zentzumen guztiak hartu beharko genituzke kontuan. […]


Gure bilduma handitu! Askotariko eta berdintasunezkoagoa  online jarduera

Gure bilduma handitu! Askotariko eta berdintasunezkoagoa online jarduerak  esperientzia partekatua proposatzen du, bildumaren zentzua eta Jorge Oteizaren obraren pentsamendu estetikoa zabalagotzearren. Oteizaren produkzio artistikoa lengoaia askotarikoak, hala nola eskultura, poesia, marrazkia, arkitektura edo zinema, biltzen dituen agertoki bat da. Sorkuntzarako prisma horrek ez du soilik europar modernitatea ordezkatzen, askoz urrunagora heltzen da eta, bat eginez […]


“Oteiza lagunartean” online lantegia

“Oteiza lagunartean Jabetzeak eta interpretazioak” programa sareko programa komunitario bat da. Horretan, museoak gonbidatu egiten zaituzte Jorge Oteizaren eskultura-lana familiako jolasetik, lagunartetik, eta material sinpleak erabiliz berrinterpretatzeko. Ez dago planteamendu bakoitzarentzako erantzun itxirik, zuen irudimenak eta zuen esperimentatzeko gogoak jarriko dute muga. Eta emaitzak partaide guztiekin partekatzearren, egiten duzuen lanaren irudi edo bideo bat bidali […]


Aurreko erakusketak

De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org